GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-08-25
- Erremontea ­ Casino Kursaal Torneoa
Urrutiak eta Zeberio II.ak jokatuko dute finala
·Saldiaskoak aspaldiko erakustaldirik onena eman du Galarretan

LIZASO 30
URRUTIA 35

Iraupena: 74 minutu. Markagailua: 2-0, 2-3, 5-3, 5-5, 12-5, 13-8, 13-18, 17-18, 19-19, 21-20, 21-25, 22-27, 23-30, 24-32, 27-33, 29-34 y 30-35. Sakeak: 9 eta falta bat Lizasok, 12 Urrutiak. Tantoak: 17 Lizasok (9 atzean, 4 errematean eta 4 errestoan) eta 19 Urrutiak (5 atzean, 8 errematean y 6 errestoan). Hutsak: 3 Lizasok eta 4 Urrutiak. Apustuak: Ehun hogeita hamarri hasieratik gorrien alde. Gertaerak: 700 ikusle Galarretan. Aurpegi ezagunak ere bai: Aimar Olaizola, Txomin Perurena, Julen Lopetegi, Jokin Errasti edota Joxean Tolosa, esaterako.

DONOSTIA

Migel Mari Urrutiak eta Patxi Zeberiok jokatuko dute datorren irailaren 2an Casino Kursaal Torneoko final handia. Saldiasko atzelariak aho zabalik utzi zituen Galarretara bertaratutako zale guztiak eta, joko erakustaldia emanez, 30 eta 35 menderatu zuen Iñaki Lizaso faboritoa. Finalean zain izango du Elduaingo aurrelaria, Koteto Ezkurraren lesioa dela medio, zuzenean sailkatu baita.

Urrutiak eta Lizasok txapelketako partidarik onena jokatu zuten, erritmo ikaragarrian. Markagailuan aurrea Lizasok hartu zuen, Urrutiaren akats apurrak ­egin zituen lauretatik hiru­ lehen zatian iritsi baitziren. 12 eta 5 aurretik ibili zen beteranoa eta bazirudien katedrak ongi asmatu zuela dirua bere alde botata.

Baina aldeak ikusita, Urrutiak bere joko onena atera eta txapeldun handien mailan jokatu zuen hortik aurrera. Saketik hasita ­12 tanto egin zizkion erresto ona duen pilotari bati­, sekulako kolpea erakutsi zuen saldiastarrak, baita aurrean tantoa maisuki amaitzeko abilezia handia ere ­5 horma-biko eta 3 dejada egin zituen­.

Baliabide horiei guztiei esker, Urrutiak 1-13ko partziala sinatu zuen eta Lizaso konturatzerako aurkaria aurretik zuen markagailuan (13-18). Ikusten zen kantxan Iñaki nahiko jota zegoela, baina esperientzia duela erakutsiz, ongi eutsi zuen gaztearen joko erauntsia. 19nako eta 20nako berdinketek lehia parekatua izango genuela pentsarazi ziguten.

Ez zen horrelakorik gertatu. Urrutiak arnasarik hartu gabe jarraitu zuen eta Lizaso bere lekua aurkitu ezinik ibili zuen norgehiagoka osoan. Beste tanto sorta eder batek 24-32 jarri zuen aurretik Saldiaskoa eta finalerdia erabat hautsi zuen.

Amaieran aldea bost tantokoa izan zen, nahikoa Urrutiak segidan lortzen duen laugarren garaipena eskuratzeko eta inork espero ez zuen final bateko protagonista izateko. Urrutiak eta Zeberio II.ak final-laurdenetako ligaxkan jokatu zuten elkarren aurka eta orduan ere gaztea izan zen nagusi 35-34 estu bati esker.

Urrutia oso pozik zegoen neurketa amaieran, egindako lanarekin harro. «Bera oso ongi hasi da eta niri, berriz, asko kostatu zait kantxan jartzea. Baina sakearekin asmatzen hasi naiz eta aurrean ere gauzak ongi atera zaizkit. Gaur ikusitakoa entrenamenduen ondorioa da eta finala jokatzera gaurko ilusio berarekin irtengo naiz», adierazi zuen Migel Marik.

Lizasok ez zuen inolako aitzakiarik jarri nahiz eta inoiz baino finago iritsi aurtengo txapelketara: «Gazteak indartsu datoz eta bera hobeto aritu da, zoriontzea besterik ez dago».



Koteto Ezkurrak ezingo du bere txapela defendatu
GARA

DONOSTIA

Koteto Ezkurrak ezingo du, azkenean, iaz lortutako Buruz Buruko Txapela defendatu. Doneztebeko aurrelariak lehen graduko zuntz-haustura du eskuin zangoko pektineo muskuluan eta hiru edo lau aste egon beharko du pilotan jokatu gabe. Bederatzi aldiz txapeldun eta beste bi aldiz txapeldunorde izandakoa triste agertu zen atzo egindako erresonantzia magnetikoaren emaitzak ezagutu ostean: «Nahiko izorratuta nago. Hamaika urte segidan neramatzan txapelketan parte hartzen eta txapela ezin defendatzeak pena handia eman dit, baina aurrera jarraitu beharra daukat. Uda arraroa izan da niretzat, bikoteka jokatu gabe iritsi naizelako bakarkakora eta, orain, hori ere ezingo dudalako jokatu».

Pektineo muskulua femurra biratzeko erabiltzen dugu gizakiok, ez da kirolariek gehiegi behartzen duten gorputz atala eta, beraz, zaila izan da Kotetori mina zerk sortzen zion asmatzea. Nafarra abuztuaren 12an berragertu zen, baina minak ez zion jokatzen utzi. «Hasieran ez nuen ezer nabaritzen, baina jokaldi jakin batzuetan mina ematen zidan. Ea azkar osatzen naizen», esan du Ezkurrak.

Eta badirudi horrela izango dela. Escobar sendagileak pektineoaren berrindartze epea, nahitaezko hiru asteen ondoren, «normalean azkarra» izaten dela esan zuen atzo goizean zabaldutako adierazpenean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baionako ospitaleko langile batek hiriko jaietan 8 bortxaketa izan zirela esan du
Euskal Herria
Batasuna atribuye las «excusas» del PSOE a su «miedo al proceso de negociación»
Euskal Herria
Lakua dice que el acercamiento debería ser «anterior a un proceso de paz»
Kultura
Filmes de Boorman, Ghobadi, Sorin, DiCillo y Holland competirán por la Concha de Oro
Kultura
Ramsés sale de El Cairo para reposar en las pirámides
Kirolak
«La realidad del equipo no es la que me gustaría, quiero que esté mejor»
Kirolak
El juez obliga al CAT a invitar a Astillero a la Bandera de La Concha
Jendartea
Los astrónomos reducen a ocho los planetas del sistema solar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss