GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-08-29
- Harri-zulatzaileak
Jaizubia Hondarribikoak bereganatu du Euskal Liga
·Amaitzeko jardunaldi bat falta dela segurtatu du garaipena

DONOSTIA

Jaizubia Hondarribiko taldeak segurtatu du EuskalHerriko Ligako txapela. Gipuzkoarrei amaitzeko jardunaldi bat geratzen zaie, baina han gertatzen dena gertatu, txapela inork ez die kenduko.

Gipuzkoarrek egindakoak ez du meritu makala. Herrialdeko talde bakarra da, lehen urtea dute mutilek Ligan, eta saio guztiak kanpoan jokatu dituzte. Hala ere, irabazi egin dute, eta horrek agian talde gehiago sortu eta laguntzak gehitzeko balioko du. Ligako hamar taldeak batera aritu ziren Bilbon. Bost neurketa izan ziren, nahiz eta gero denen markak hartzen zituzten kontuan, orain arteko saio guztietan bezalaxe.

Lehia horien guztien artean Trapagaranen eta Jaizubiaren arteko dema zen erakargarriena, apirileko apustuaz geroztik neurtzeko baitzeuden. Orduan bizkaitarrek aise irabazi zuten, baina oraingoan gipuzkoarrek lortu dute garaipena, inongo eragozpenik gabe.

Trapagaranek azkeneko hiru ligak irabazi ditu, eta bera zen aurten ere faboritoa, baina bere mailarik ez du eman. Tartean lesio batzuk izan ditu, eta horrek kalte egin dio, baina itxaroten zen baino ahulago dabil. Galdamesek egin zuen saioko markarik onena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El fuego de Zornotza se da por extinguido sin saber la causa
Jendartea
Ateak zabalik San Agustinen egunean
Euskal Herria
El PNV comienza a fijar fechas para que EA se decida
Euskal Herria
Erreferendum batean, EAEko biztanleek independentziaren alde egingo lukete
Ekonomia
Repsol amenaza a Bolivia con acciones legales
Kirolak
Ziganda avanza que habrá rotaciones
Kirolak
El juez admite el recurso del CAT y Astillero se queda fuera
Mundua
Los habitantes de Beirut reciben con protestas a Kofi Annan
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss