GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-03
Berradiskidetzean mila eragile trebatu nahi ditu Arantzazuko Bake Zentroak
Berradiskidetzerako sare bat sortzea du helburu Baketik zentroak. Horretarako, formazio ikastaro batean parte hartzeko prest dauden mila boluntario bilatuko ditu, bizikidetasunaren inguruan «efektu biderkatzailea» eragiteko. Formazioa gatazkak etikoki lantzeko ikastaro batzuen bidez eskainiko dute. Hori azaldu zuen atzo zentro horren zuzendari Jonan Fernandezek. Berarekin batera, Jose Saramagok esku hartu zuen Gandiaga Topagunean eginiko agerraldian.

ARANTZAZU

Arantzazutik euskal gizartearen barrura eta kanpora begira, bakeari eta gizarte berradiskidetzeari laguntzea du helburu Baketik-ek. Hori azaldu zuen atzo Jonan Fernandezek, zentro horren zuzendariak. Proposamen teorikoez gain, esku artean duten lehen egitasmoa aditzera eman zuten. Hala, 2008a baino lehen, berradiskidetzean mila eragile trebatu nahi dituzte.

«Bider Mila proiektua izendatu dugu bizikidetasunerako efektu biderkatzailea bilatzen duelako. Gizartearentzat, esaterako, lehen sorospenei buruz ahalik eta jende gehienak oinarrizko prestakuntza izatea interes handikoa den bezala, berradiskidetzean gero eta jende gehiagok oinarrizko prestakuntza edukitzea da proiektu honen nahia», plazaratu zuen.

Haren hitzetan, hau da Baketik «hobekien deskribatzen» duen proiektua. Erronka hori bete ahal izateko, «lehenik eta behin», prestatze ikastaro batean parte hartzeko prest dauden mila boluntario behar dituzte.

Formazio hori gatazkak etikoki lantzeko ikastaro batzuen bidez eskainiko dute. «Esku-hartzeak diploma bat eta berradiskidetzerako eragile bezala oinarrizko prestakuntza lortzea ahalbidetuko die parte hartzen dutenei. Ikastaroak sei edo hamar ordukoak izango dira hiru modulotan banatuta: gatazka suntsitzaileen prebentzioa, bitartekaritza eta berradiskidetzea», zehaztu zuen Fernandezek. Eskaintza «oso zabala» izango dela gaineratu zuen; izan ere, Arantzazun ez ezik, eskakizunen arabera, galdegiten dituzten tokietan ere egingo dira beste batzuk.

Ikastaro horiek gizarte osoari zuzenduta daude eta, batez ere, bizikidetasunerako «zenbait sektore» estrategikori; besteren artean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei, unibertsitateko irakasle eta ikasleei, alkate, zinegotzi eta udal teknikariei, elkarteen sareari, enpresa munduari, gizarte langileei eta komunikabideei.

«Ez gara soilik ari politikako, nazioarteko edo erlijioko gatazka handiez, baizik eta eguneroko jardunean ditugun horiez ere ari gara. Hurbileko gatazketan moldatzen ikasteko bereziki baliagarriak dira ikastaro hauek», nabarmendu zuen Jonan Fernandezek.

Lehen egitasmo horren bidez, «norberak bere inguruan bake kultura» sor dezan lortu nahi du Arantzazuko Bake Zentroak.

2007rako ekimenak

Bider Mila proiektuaz gain, beste zenbait jarduera prestatu dituzte datorren urterako. Prebentzioaren alorrean, urtarrilean eta otsailean, antzerkiaren bidez eskolako jazarpenari aurrea hartzeko esperientzia pilotua egingo dute Arantzazun. 8 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta Brasilen 70eko hamarkada hasieran sortutako Forum Theatre metodologian oinarritzen da.

Ikerketari dagokionez, martxoaren 22an, 23an eta 24an, XXI. mendean azaleratzen ari diren gatazken inguruko gogoeta jardunaldiak egingo dituzte.

Maiatzaren 21etik 27ra, Afrikari buruzko astea antolatuko dute, San Egidioko komunitatearen laguntzarekin.

Uztailean, Bakegintzarako Hezkuntzaren munduko kongresua egingo dute Arantzazun, Columbiako Unibertsitateko Teachers College-ren laguntzarekin. Topaketan, Betty Reardonek parte hartuko du. Bakegintzarako Hezkuntzan Na- zioarteko Institutua (IIPE) sortu zuen duela 25 urte.

Atzotik ere Arantzazuko Bake Zentroko webgunea martxan dago: www.baketik.org. Arantzazun eta, zehazki, Gandiaga Topagunean kokatuta dagoen zentro horren gaineko informazio guztia eskuragarri egongo da, bai eta ikastaroetarako izena emateko aukera ere.

Azalpen horiek eman ondoren, hedabideek euskal gatazkaren inguruko galderak egin zizkioten Fernandezi. «Gure eginkizuna parte-hartze zuzena ez izatea da. Beraz, balorazorik ez egitea nahiago dugu, bestela, Baketik gatazkarekin gehiegi lotuko litzateke», adierazi zuen.



Saramago: «Nunca se ha estado tan cerca de llegar al principio del camino, ésa es mi creencia»

ARANTZAZU

En la presentación de Baketik, el Premio Nobel de Literatura y miembro del Comité Asesor del Centro José Saramago lamentó que la sociedad «nunca ha sido educada para la paz. Subliminalmente, de manera directa o indirecta, siempre lo ha sido para la guerra, confundida en ocasiones con el patriotismo». Por ello, abogó por «involucrar a la sociedad civil» desde la escuela y destacó la importancia de una educación para la paz. En ese sentido, calificó de «fundamental» la labor de este centro.

En unas posteriores declaraciones a varios medios de comunicación, entre ellos GARA, Saramago se mostró «optimista» acerca de la resolución del conflicto. No obstante, matizó que este sentimiento no está fundado en datos concretos y subrayó que los adjetivos pesimista u optimista «son rótulos. Uno no nace pesimista u optimista. Hoy me parece que va en la buena dirección y mañana puede ocurrir algo que me haga cambiar de parecer», manifestó.

Para que el proceso vaya en buena dirección, «la sociedad tiene que exigir activamente que esto se resuelva», incidió.

Consideró también que «nunca se ha estado tan cerca de llegar al principio del camino que llevará a la solución del llamado problema vasco. Todo esto son creencias».

Saramago ve «sorprendente» la actitud del PP y su falta de apoyo al Gobierno español. «A veces, tengo la sensación de que, de manera voluntaria o involuntaria, están esperando que ETA mate. El otro día, María San Gil dijo que ‘ETA volverá a matar’. ¿Por qué lo dice tanto», se preguntó. Criticó que para el PP «todo lo que hace el Gobierno esté mal. Tal vez por ello Rajoy sea uno de los políticos menos valorados. Parece que no se dan cuenta», afirmó el escritor portugués afincado en Lanzarote.

Saramago subrayó la necesidad de «poner todo al lado de la paz o de la posibilidad de la paz».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Aplicar la ley no es ceder ante la presión
Euskal Herria
Txapartegi identifica al jefe de los «peritos» como uno de sus torturadores
Ekonomia
Konsignaziodunen presidentea eta presidenteordea aske kargurik gabe
Jendartea
Los estadounidenses Fire y Mello se hacen con el Nobel de Medicina
Kultura
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ez dute joko 2006ko Bizkaiko txapelaren bila
Euskal Herria
La Audiencia Nacional autoriza que trasladen a De Juana a otro hospital
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss