GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-25
Zuzenean kantatuko dute euskaldunek aurtengo nazioarteko Womex bestan
Jaialdi garrantzitsua da Womex, munduko musiken elkargunea. Alemaniakoa izan arren, batzuetan tokiz aldatzen dutena. Sevillan izanen da oraingoan, gaur hasi eta igandera bitarte. Hamaika enpresa joanen da Euskal Herritik etxeko lanak sustatzera. «Basque music» «stand»az gain, kontzertuak ere prestatu dituzte, zuzeneko doinuen besta delako.

DONOSTIA

“Euskadiko Soinuak-Basque Music” programak badaramatza urte batzuk etxeko artistak nazioarteko jaialdietan ezagutarazten. Zeregin hori izanen du aste honetan Sevillako Womexen ere. Euprel da programako partaide bat. Nahiz eta lan ildo ezberdinak izan, euskal musikagintza kohesionatzea eta profesionalizatzea du helburu elkarteak, hogei sustatzaile baino gehiago biltzen dituenak.

Sergio Cruzado ordezkaria bestaren garrantziaz mintzatu zen aurkezpenean: «Munduko azoka da, oso interesgarria, bost kontinenteetako lagunekin harremanak izateko eta nazioarteko merkatu zailean murgiltzeko aukera ematen baitu». Horregatik joanen dira horrenbertze enpresa euskaldun: Agorila, Baga-Biga, Brixton, Errabal, Etxe Ondo, Gaztelupeko Hotsak, Gin Tonic, KAP Produkzioak, Kemen, Munster-Vampilux, Serrano Ekoizpenak, Radiation eta Syntorama. “Basque Music” erakusmahaia osatuko dute guztiek elkarrekin, eta bertan eginen dituzte bilerak artisten ordezkariek eta ikuskizunen sustatzaileek.

Ekitaldi berezia

Larunbateko ekitaldiaren berri eman zuen Gin Tonic enpresako Cruzadok. “Off Womex” karpan, Euskal Herriko musikaren inguruko bideoa aurkeztuko du Joseba Martin kazetariak, eta hainbat edari dastatu ahal izanen da. Profesionalei zuzendutako proposamen horren ondotik, atea ireki eta zuzeneko bi emanaldiz gozatzeko aukera emanen diote Sevillako publikoari. Jabier Muguruzak azken abestiak interpretatuko ditu eta musika tradizionalean aditu Juan Mari Beltranek instrumentuen indarra erakutsiko du. Bertze musikari ugari ere ordezkatuko dute jaialdian, sektore euskaldun guztia bildu nahi izan baitute «Euskadiko soinuak» aterkiaren azpian.



Tradizioa abangoardia da
M. I.

DONOSTIA

Juan Mari Beltran da Womex jaialdian zuzenean joko duen euskal artistetako bat. Aitor Gabilondok (ahotsa), Iñigo Monrealek (txalaparta), Ander Barrenetxeak (perkusioa), Jasone Camarak (soinu handia eta txikia) eta Miriam Atxaerandiok (biolina) lagunduko diote. “Orhiko xoria” azken proiektua ezagutaraziko dute, baita euskal musika tradizionala biltzen duen “Arditurri” diskoa ere. «Zenbait harribitxi aurkeztuko dugu ­jakinarazi zuen Beltranek aurkezpenean­. Kantutegi zaharretik hartutakoak dira batzuk eta pieza egin berriak besteak, tradizioa abangoardia baita».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss