GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gaurkoa 2006-10-25
Gotzon Garate - Deustuko Unibertsitateko katedraduna
Ezjakinentzat euskara hutsaren hurrengo

Azken berrogei urteotan Bilbon bizi izan naiz. Hemen berton eta bestela ere Euskal Herrian sarri gertatu zait, harekin edo honekin hizketan hasi eta hitzok entzutea: «Gure gurasoek bazekiten euskaraz baina nik ez».

Merezi du hitzok aztertzea. Gurasoek ez zioten euskaraz erakutsi. Zergatik? Ez zuela balio uste zutelako. Gurasook milioi bat pezeta izan bazuten ez ote zioten semeari edo alabari emango? Bai horixe. Pozik emango zioten.

Ezjakin batzuentzat, ordea, euskara kaka zaharraren parekoa da. Zergatik emango diogu inori ezertxo ere balio ez duen gauza?

Ni umetatik izan naiz pilotazale amorratua. Jokatu ere sarri jokatu izan dut. Pilota mundu horretaz oso arduratua ibiltzen naiz orain ere. Pilotari guztiak oso maite ditut, tartean kuttun batzuk baditut ere.

Azken aldi honetan atsekabe handia izan dut bi pilotarirekin. Bi pilotari horien aitak oso pilotari bi- kainak izan dira. Euskaraz oso ederki dakite. Bi semeok, ordea, ez dakite euskaraz. Pilota partida bukatu eta galderak gaztelaniaz egin behar dizkiete, Extremadurakoak balira bezala.

Orain urte batzuk, Deustuan Filologia ikasi zuen neska jator bat Itziarko autopistako Restopean horietako aita batekin elkartu zen, ustekabean.

Hurbildu egin zitzaion eta hauxe esan zion: «Egia al da zure semeak euskaraz ez dakiela?». Aitak erantzun: «Bai, nire emazteak euskaraz ez dakielako».

Neskatxak orduan: «Zure emazteak badaki pilotan jokatzen?». Besteak: «Ez».

Neskatxak: «Baina zuk erakutsi egin diozu pilotan jokatzen, ez da?».

Pilotaria lotsatuta gelditu omen zen.

Estimatzen dena erakusten da. Hutsaren hurrengotzat jotzen dena ez.

Hiru ondorio atera litezke hemendik. Bata, bi gauza direla, euskaldun izatea eta euskaltzale izatea. Euskaltzaleak euskaraz jakiteaz gainera, euskara zinez maite du. Seme alabei euskaraz irakatsiko die. Badira euskaldun izan eta euskarari maitasunik ez dio- tenak. Ez dira euskaltzale.

Bigarrenik. Zergatik holako estimazio eza ezjakinen artean? Euskara beharrezkoa ez delako. Be- harrezkoa balitz estimatuko lukete. Gaztelania estimatzen dute.

Hirugarrena: guraso askoren kultura eza. Euskara gutxiesten dutenak edo gorrotoa diotenak gehienetan nahiko ezjakinak dira. Eskuarki ez dituzte ikasketa oso handiak egin. Ez dituzte euskararen alderdi onak ongi ezagutzen. Ezagutzen ez dena, berriz, ez da aintzakotzat hartzen. Zenbat eta gehiago ikasi, gauzen balioa hobeki jakiten da.

Euskal Herrian bertokotzeko, burua argitzeko, beste hizkuntzak ikasteko, lana errazago harrapatzeko... euskara oso baliagarria da.

Baserrietan lehenago kutxa zaharrak, zoragarriak, erre, errekara bota edo ijitoei hutsean saldu egiten zizkieten, zaharrak zirelako. Ez zuten kutxa horien balio handia ezagutzen. Gaurko egunean alferrik joango zara baserrietara kutxa zahar merkeren eske. Ongi dakite oso estimagarriak direla.

Euskararekin ere gauza bera. Gaurko egunean jendeak ikasketa gero eta handiagoak egiten dituelako, euskararen balioak ezagutzen ditu. Euskara ez daukate saltzeko.

Onena opa diet bi pilotari gazte horiei, bihotz-bihotzez. Dena dela, oso jatorrak dira. Beraientzako ez dut onginahia baizik sentitzen. Ez da beren esku egon euskaraz ikastea ala ez. Beste askoren kasua azaltzeko ekarri ditut lerrootara.

Ezin dugu ahaztu, ordea, gurasoek kalte handia egin dietela haurrei euskaraz ez erakutsita. Eskubide osoa dute hori egiteko, dudarik gabe. Ez dira ohartzen, baina, euskaraz jakiteak burua argitzeko egiten duen mesedeaz gainera, euskaldundu egiten duela.

Euskal Herrian euskaraz ez dakiena motz gelditzen da, ez da bertokotzen, kanpotar, arrotz, extranjero da alde handiz. Ez da euskaldun. Espainol bai, bada.

Eta vasco ere izango da, beharbada. Vasco izen horrekin ikusten da, bestalde, euskarak duen balio eskasa. Frantsesa edo espainola izateko, ez ote da beharrezkoa frantsesez edo espainolez jakitea? Benetako espainola al da, espainolez tutik jakin ez eta txinoz bakarrik dakiena? Vasco izateko ordea, nahiko omen da espainolez oso ederki jakitea, euskaraz tutik ere jakin ez arren.

«La lengua vasca no tiene ninguna importancia para ser vasco». Horrelaxe idatzi zuen batek. Beharbada zuzen zebilen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss