GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-25
Hainbat eragilerengana jo du Etxerat-ek, De Juanaren alde
Etxerat elkarteak Nafarroako Artzapezpikutzara, Abokatuen Elkargora eta PSNrengana jo du azken egunotan Iñaki de Juanaren egoeraren aurrean posizionamendu publikoa egin dezatela eta haren kontrako epaiketa bertan behera gera dadila eskatzeko. Bihar elkarretaratzera deitu du Etxerat-ek Iruñeko Gobernu espainolaren Ordezkaritzaren aurrean.

BILBO

Etxerat elkartea hainbat eragilerekin bildu da azken egunotan, hain zuzen, Iñaki de Juana Chaos euskal preso politikoaren egoeraren aurrean elkartasuna adieraz dezatela eskatzeko. Etzi Auzitegi Nazionalean De Juanaren kontrako epaiketa egingo dela-eta, Nafarroako Artzapezpikutzara, Abokatuen Elkargora eta PSNrengana joan dira Etxerat-eko kideak posizionamendu publikoa eskatzeko.

Prentsa ohar batean azaldu zutenez, artzapezpikuari publikoki bere iritzia eman dezala eskatu diote. «Beste eskubide urraketa batzuk izaten direnean egiten duen bezala», preso politikoei dagozkien eskubideak bermatuak izan daitezela eskatu zioten Nafarroako artzapezpikuari.

Nafarroako Abokatuen Elkargoari ere posizionamendu publikoa eskatu zioten Etxerat elkarteko kideek. «Juridikoki onartezina da 96 urteko espetxe zigorra eskatzea bi iritzi artikulu kaleratzeagatik», nabarmendu zuten eta epaiketa bertan behera gera dadila eskatzeko gonbita egin zioten aurreko egunetan Nafarroako Abokatuen Elkargoari.

De Juanaren aldeko elkarrizketa horretan PSNrengana ere jo dute elkartasun eske. Alderdi hori Gobernu espainolean dagoen alderdia izanik, egun euskal preso politikoei ezartzen zaien espetxe politikaren arduraduna dela gogorarazi zuten Etxerat elkartekoek. Hortaz, dispertsioa behingoz amaitzeko eskatu zieten PSNko agintariei. «Gure iritziz, presoen eskubideak, une politikoa edozein izanik ere, bermatuak izan behar dira. Hori horrela, egun gizartean dagoen elementurik bortitzena beren espetxe politika dela helarazi diegu», adierazi zuten.

Mobilizazioa, bihar, Iruñean

Iñaki de Juana euskal preso politikoaren kontra egingo duten epaiketa eten dezatela eta euskal preso politikoen eskubideak bermatuak izan daitezela eskatzeko jendeari mobilizatzeko deia egin zion Etxerat elkarteak. Hala, bihar, 12.00etan, Nafarroako Gobernu espainolaren ordezkaritzaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu zuen euskal gizartea.

De Juanarentzako 96 urteko kartzela zigorra eskatu dute, GARAn argitaratutako bi iritzi artikulu idazteagatik. Zehazki, «banda armatuko kidea izatea» eta «mehatxu terroristak» delituak leporatzen dizkiote. Bere egoera salatzeko borroka hasi zuen, eta gose greban 63 egun egin zituen. Duela bi urte egon behar zuen kalean, ezarri zioten 18 urteko kartzela zigorra osorik bete ostean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss