GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-18
Harrera eta babes zabala jaso du Ahotsak-ek Madrilen
Gatazka politikoari elkarrizketaren bidez irtenbide demokratiko bat emateko emakumeek ezinbestez parte hartu behar dutela aldarrikatzen duen Ahotsak plataformak bere burua aurkeztu zuen atzo Madrilen, Estatu espainoleko hiriburuan. Harrera eta sostengu zabala jaso zuten Ahotsak-eko kideek.

DONOSTIA

Madrilgo 250 lagun ezaguninguru bertaratu ziren atzo Estatu espainoleko hiriburuko Ateneok antolatu zuen Ahotsak emakume plataformaren aurkezpen ekitaldira. Jendez lepo zegoen aretoan «Rosas Blancas» egitasmoko aktoreak, parlamentariak eta unibertsitateetako irakasleak eta katedra- dunak izan ziren, baita hainbat gizonezko ere; esaterako, IUko idazkari nagusi Gaspar Llamazares.

Pozik agertu ziren Ahotsak plataformaren nondik norakoen berri ematen aritu ziren Jone Goirizelaia, Gema Gonzalez de Txabarri, Kontxi Bilbao eta Onintza Lasa bertaratu zen jende andana kontuan hartuz, eta are gehiago, jasotakobabesa eta planteatutako proposamenak ikusi eta gero. GARAri esandakoaren arabera,ekitaldiaren lehen saioan lau euskal herritarrak Ahotsak plataformaren sorreraz, osatutako manifestuaz eta orain artean izandako ibilbideaz aritu ziren, baita joan den abenduaren 2an Bilbon egindako ekitaldiarekin eman nahi izan zuten pauso berriaz ere.

Bigarren zatian, aldiz, entzule egondako ehunka lagunek iritziak eta proposamenak entzunarazi zituzten, eta pozik agertu ziren Ahotsak-eko kideak Madrilen jasotako babes zabala ikusi eta gero. Izan ere,hainbat sektore Ahotsak babesteko egitasmoak prestatze lanetan dabiltza.



Madrilen ere, Ahotsak-en foroa eratzeko proposamena
G.M.

DONOSTIA

Emakumeek ere gatazka politikoaren konponbidean subjektu aktibo gisa zuzenean parte hartu behar dutela nabarmendu dute behin eta berriro Ahotsak plataformako kideek, «indar metaketa» ezinbestekoa dela hausnartuz. Norabide horretan, nabarmentzekoak izan dira Galizian eta Katalunian Ahotsak egitasmoari sostengua eta babesa adierazteko eratu diren foroak. Oraingoan, Madrilen izandako aurkezpen ekitaldiarekin bat eginda, Estatu espainoleko hiriburuan ere antzeko foro bat eratzeko proposamena egin zieten lau euskal herritarrek ekitaldian parte hartu zuten ehunka lagunei. Nahiz eta oraindik proposamen soila izan, ekitaldian jasotako harrera paregabea eta aditzera emandako ideiak lagungarri izango dira norabide horretan. Horrela, esaterako, sindikalgintzan aritzen den emakume batek «proposamen zehatza» helaraziko ziela adierazi zien, eurak ere sindikalgintzan Ahotsak plataformaren aldeko ekimen bat prestatzen ari baitira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Muere un preso en Martutene por causas no naturales
Euskal Herria
Harrera eta babes zabala jaso du Ahotsak-ek Madrilen
Mundua
El canciller palestino sobrevive a un atentado en un día con dos muertos
Kirolak
Martínez de Irujo, el pelotari total
Kirolak
La Real reacciona cuando peor lo tenía
Kirolak
Conquistada otra fortaleza inexpugnable en Primera
Kirolak
Mindegiak lan erdietatik aurrera erabaki du auzia
Mundua
Desaparecen en el mar más de un centenar de emigrantes senegaleses
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss