GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-12-18
- Urrezko Aizkora
Larretxea-Barberena bikotea, finalerdietan

DONOSTIA

Donato Larretxeak eta Joxejuan Barberenak lortu dute jadanik Binakako Urrezko Aizkorako finalerdiak jokatzeko txartela, herenegun Arrospide eta Mugertza menderatu baitzituzten.

Nafarrek garaipena lortu zuten, baina azkeneko probara atzetik sartu ziren. 45 ontzakoa kolpeka moztuz abiatu ziren aizkolariak, eta 33tan moztu zuten gipuzkoarrek eta 40an nafarrek. Bigarrengoan, bi 45 ontzako erlojuaren kontra mozten neurtu ziren, eta lan horretan nafarrak gailendu ziren. 1.26 izan zen egindako denbora, eta lau segundo gehiago behar izan zituzten gipuzkoarrek.

Hirugarren lanean, txanda librean, bi metro bueltan zituen enborra moztu behar zuten, eta Arrospide eta Mugertza izan ziren nagusi. 3.28 izan zen egin zuten denbora, eta aurkariena, 3.40. Laugarren lanean oinbiko bat moztu behar zuten txanda librean, eta amaieran garaipena lortu zuten aizkolariak izan ziren onenak. 3.02 izan zen egindako denbora, eta 3.15, berriz, galtzaileena.

Bosgarren ekinaldian, kana-erdiko bat zutik eta beste bat etzanda moztu zituzten, bakoitza erdibituta. Mugertzak eta Arrospidek osatutako bikoteak 3.58n moztu zuten, eta 10.20n Larretxeak eta Barberenak.

Mutrikukoa eta Leaburukoa alde nabarmenarekin sartu ziren azkeneko lanean. Hor, txanda librean lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar zituzten, eta Larretxeak eta Barberenak irabazi zuten, bai azkeneko saioa, eta bai proba bera ere. 10.26 izan zen egin zuten denbora, eta 11.55 gipuzkoarrena. Amaieran, 23.51 izan zen Larretxea-Barberenaren denbora, eta 24.39, berriz, Arrospide-Mugertzarena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Muere un preso en Martutene por causas no naturales
Euskal Herria
Harrera eta babes zabala jaso du Ahotsak-ek Madrilen
Mundua
El canciller palestino sobrevive a un atentado en un día con dos muertos
Kirolak
Martínez de Irujo, el pelotari total
Kirolak
La Real reacciona cuando peor lo tenía
Kirolak
Conquistada otra fortaleza inexpugnable en Primera
Kirolak
Mindegiak lan erdietatik aurrera erabaki du auzia
Mundua
Desaparecen en el mar más de un centenar de emigrantes senegaleses
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss