GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-21
Urtea nazioarteko akuarelekin agurtuko dute Okendon
Akuarelaren teknika bereziaren adierazpen modu ezberdinez gozatzeko beta dute dagoeneko zaleek Okendo Kultur Etxean. Donostia Kulturak Euskal Akuarelarien Elkartearekin antolatutako nazioarteko erakusketa hau Estatu espainoleko zein Europako elkarteekin dituzten harremanek ahalbidetu dute. Hala, ordezkatuta dauden elkarteek aukeratutako artisten 95 bat lan aurkezten ditu orotara; aipatu dutenez, «guztiak ere kalitatezkoak».

DONOSTIA

Kontrastez beteriko erakusketa da Okendo Kultur Etxekoa, estilo, kolore eta gai ezberdinak uztartzen dituena. «Espektro zabala dauka: ia fotografikoa den zehaztasunez beteriko akuarelatik (oso figuratiboa eta oso bukatuta dauden lanetatik), abstraktuena den konposizioetarainokoa», azaldu zuen Andres Mateo Euskal Akuarelarien Elkarteko lehendakariak aurkezpenean.

Teknika lehorrarekin sortu akuarelak ezezik, erabat hezeak izan eta pigmentua zein ura nagusitzen diren lanak ere ikus daitezke bertan. «Gaur egungo Europako panorama akuarelistikoaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Merezi du bisitatzea», nabarmendu zuen Mateok.

Harekin batera, atzoko aurkezpenean Enrique Otxotorena komisarioa zein Okendoko arduradun Marta Ibańez de Aizpuru ere izan ziren. Azken horrek, esaterako, argitu zuen nazioarteko erakusketa hau Estatu espainoleko eta Europako elkarte ezberdinak lotzen dituen harremanen ondorio argia dela. Halaber, joan den urrian Bilbon Estatu espainoleko (eta Euskal Herriko) akuarela-margolariak bildu zituen XIV. sinposioarekin eta nazioarteko konbentzioarekin batera gertatu dela ekarri zuen gogora. Sinposio hori antolatzeko ardura urtero aldatzen da; aurten euskal akuarelistek lekukoa hartu behar izan diete belgikarrei.

Ordezkaritza zabala lanetan

Hala, urmargolarien Europako Konfederazioko kide diren elkarteetako artisten oraintsuko 95 bat lan hautatu dituzte Okendo Kultur Etxeak aurten hartuko duen azken erakusketarako; Otxotorenaren ustez, «guztiak ere oso kalitate onekoak».

Aipatu taldeen artean, Aquarelinstitut van Belgie, Associazione Italiana Acquarellisti, Finnish Watercolour Society edota Nordiska Akvarellsällskapet taldeak daude, besteren artean, Euskal Akuarelarien Elkartearekin batera.

Lortutako emaitzarekin pozarren agertu ziren atzo arduradunak, eta bertaratzeko deia egin zieten herritarrei behin eta berriz. Horretarako beta otsailaren 3a arte izango da: astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.30era. Larunbatetan, aldiz, 20.00etan itxiko ditu ateak.



«Betidanik gutxietsitako teknika»

DONOSTIA

Euskal Akuarelarien Elkartea 1945ean eratu zen, arte jakin hori ezagutzera emateko. Hirurehun kide baino gehiago ditu gaur egun, eta urtero ekintza anitz antolatzen ditu. Bere egoitza sozialean akademiari eskainitako espaziorik ere badu gainera; akuarelaren teknika ezberdinen gaineko ikastaroak eskaintzen ditu.

Arte mota horretako autoreek elkarteetan biltzeko beharrik sentitzen ei duten itaunduta, erakusketako Enrique Otxoterena komisarioak honakoa gaitzetsi zuen atzo: «Hainbat arrazoirengatik, akuarela betidanik gutxietsita egon den teknika bat dela esango nuke».

Alegia, azaldu zuenez, hainbat eta hainbat autorek akuarela «zirriborro gisa» erabili izanak eragin du nolabait kategoria baxuagoa eskaintzea teknika horri. Gainera, lanak ikusterakoan euskarria papera edota pigmentua eta ura izateak ikuslearentzat olioa baino garrantzia txikiagoa izateko joera dakar, eta artelanak aurkezteko paperaren tamainaren mugarekin ­eta beira batez babestuta egon beharrarekin­ topo egiteak ere eragina ei du «gutxiestean». «Hori hala izanda, teknika hau nolabait promozionatu ahal izateko biltzen gara. Hori da arrazoia», esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB emplaza a Zapatero a dar «pasos resolutivos»
Euskal Herria
Parisek Errea eta Larraz abokatuak espetxeratu ditu
Euskal Herria
El Gobierno espańol comunica contactos con ETA, pero sin novedades relevantes
Iritzia
La cita con ETA y el derecho de reunión
Mundua
Bush reconoce por primera vez que «no estamos ganando» la guerra de Irak
Euskal Herria
La movilización se abrió paso entre los autos judiciales y las filtraciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss