GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-21
Hamar urteko ibilbidea bildu du Skalariak taldeak disko batean

IRUÑEA

Hamar urteko lanaren ostean, Skalariak taldeak bere kanturik esanguratsuenak biltzen dituen CDa argitaratu du Gor diskoetxearekin.

Urte hauetan, Europan eta Latinoamerikako herrialdeetan, besteren artean Txilen, Grezian, Alemanian, Italian, Austrian eta Suitzan, ospe handia lortu du, eta lehen hiru diskoetako kantuetako batzuk bildu ditu “Skalariak. 1997-2002” izeneko bilduman.

Diskoak 22 kantu biltzen ditu, eta horietako batzuk bitxikeriak dira; “Phoenix city” kantu klasikoaren bertsioa edo taldearen “Solo vivir” eta “S.R.K” abestien frantseseko eta italierazko bertsioak, esaterako.

Gainera, taldeak berak ekoitzi “Street`s ska” DVDa gehitu diote bilduma berri horri. Bertan, 1997 eta 2002 urteen artean Iruñeko taldeak bizi izandako unerik hoberenak islatu nahi izan dituzte.

Horretarako, Skalariak taldeak hainbat agertokitan egin dituen emanaldiekin gozatu ahal izango da: Iruñeko sanferminetan kale gorrian eginiko emanaldia edo Mexikon eta Suitzan emaniko kontzertuak, besteren artean.

DVDak taldekideei egindako elkarrizketak eta erreportajeak ere biltzen ditu.

Taldearen jarraitzaileek, hala ere, taldea zuzenean ikusteko aukera ere izango dute datorren abenduaren 29an, Atarrabiako Totem aretoan, 23.00etan. Sarrerak eskuragarri daude 10 euroren truke Atarrabiako The Indian garagardotegian, Iruñeko Elkar Xalem eta Planet Rocken. Totemen ere egongo dira salgai kontzertu egunean 12 euro ordainduta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB emplaza a Zapatero a dar «pasos resolutivos»
Euskal Herria
Parisek Errea eta Larraz abokatuak espetxeratu ditu
Euskal Herria
El Gobierno español comunica contactos con ETA, pero sin novedades relevantes
Iritzia
La cita con ETA y el derecho de reunión
Mundua
Bush reconoce por primera vez que «no estamos ganando» la guerra de Irak
Euskal Herria
La movilización se abrió paso entre los autos judiciales y las filtraciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss