GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-12-21
Ertzaintzak justizia jauregien barruan protestan ziren langileak irtenarazi ditu
ELA, LAB, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek deituta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Justizia Administrazioko langileek greba eta mobilizaziorako beste egun bat izan zuten atzo. Herrialde horietako hiriburuetako justizia jauregietan sartu ziren goizean, bertan itxialdi mugagabea egiteko asmoz. Ekimena gauzatu eta handik gutxira Ertzaintza agertu eta grebalari guztiak eraikinetatik irtenarazi zituen eta protesta zapuztu zuen. Sindikatuek Lakuaren jarrera salatu zuten.

BILBO

Justizia Administrazioko langileek greba eta mobilizaziorako beste egun bat izan zuten atzo. Ehun bat grebalari Bilboko Justizia Jauregian sartu ziren 10.30 aldera, bertan itxialdi mugagabe bati hasiera emateko asmoz. Hala ere, Ertzaintza 12.45ean agertu zen eta protesta ekimena zapuztu zuen, epaitegien barruan zeuden langileak irtenarazi baitzituen. Gasteizko eta Donostiako justizia jauregietan gauza bera gertatu zen.

Goizeko gertakari horien ondoren, ELA, LAB, CCOO, UGT eta CSIFk, Gasteizko Gobernuko Administrazioko langileen soldaten pareko lansariak eskatzen duten sindikatuek, Ertzaintzaren jarrera salatu zuten. Era berean, grebalariek gogor kritikatu zuten Justizia,Lan eta Gizarte Segurantzako sailburu Joseba Azkarraga.

«Arduragabekeria»

Alde horretatik, mobilizazioak antolatzeaz ez direla nekatuko aurreratu zuten, baita Azkarragaren «arduragabekeria» dela medio egoera «jasanezina» bihurtzen ari dela nabarmendu ere. Lakuak, elkarrizketaren ordez, «inposizioaren eta errepresioaren bidea» aukeratu duela nabarmendu zuten. «Azkarragaren ezetzak greba egitera eta jendeak ikus eta entzun gaitzan mobilizazioak antolatzera behartzen gaitu», adierazi zuten, eta lanuzteak duela zortzi aste hasi zituztela ekarri zuen gogora, Bilbon, Elena Perez CCOO sindikatuko kideak. «Denbora gehiegi», aipatu zuen.

Itxialdiek Azkarraga mahai batean negoziatzera eser zedin bilatu nahi zutela aitortu zuen Perezek, eta helburu hori oraingoz ez dutela lortu erantsi zuen. Azkarragak orain arte egin duena egiten ari dela nabarmendu zuen: «Negoziatzeari ezetz esan dio berriro».

Perezek erantsi zuen mobilizazioekin frogatu dela langileak «oso indartsu» daudela eta aurreratu zuen protestekin jarraituko dutela, Lakuak «greba nekeak jota desager dadin» nahi duen arren. Gasteizko Gobernuak atzoko grebak %26,53ko jarraipena izan zuela esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB emplaza a Zapatero a dar «pasos resolutivos»
Euskal Herria
Parisek Errea eta Larraz abokatuak espetxeratu ditu
Euskal Herria
El Gobierno espańol comunica contactos con ETA, pero sin novedades relevantes
Iritzia
La cita con ETA y el derecho de reunión
Mundua
Bush reconoce por primera vez que «no estamos ganando» la guerra de Irak
Euskal Herria
La movilización se abrió paso entre los autos judiciales y las filtraciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss