GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-12-21
Euskal Herriari xantaiarik ez

Gasteizko gose-grebalariok hau adierazi nahi dugu: Etengabeko eskubide urraketa, etengabeko alarma gorria piztu izatera eramaten gaitu bai frantziar edota espainiar estatuek darabilten espetxe politikak. Prozesuaren eraginkortasunez eta aurrera egiteko nahiaz etengabe hizketan ari garen egun honetan, 592 herritar haien etxetik urrun eta baldintza gogorrenetan dituzte preso, hain zuzen, herri honek bizi duen gatazkarengatik.

Espetxe politikak eskubide urraketa sistematikoaren bitartez herri oso bati xantaia egitea posible egiten du, momentu erabakigarrietan soka estutu eta are jasangaitzagoa eginez euskal preso politikoen egoera.

Atxiloketan torturak, bakartzea, jipoiak, osasun zainketan eragozpenak, asistentzia eza, komunikatzeko trabak, ama hizkuntzan bizitzeko ezintasuna, ama eta aita duintasunez izateko ukapena, defentsarako eskubidea edota kolektibo gisa, merezi duten aitortza- ren ukazioa eguneroko argi bihurtu dadila, honek guztiak ondorio lazgarriagoetara eramaten gaitu.

Egun sei Euskal Preso Politikok gaixotasun larri eta sendaezinak jasaten dituzte, 92. artikuluaren arabera aske egon beharko luketenek. Etengabeko lege aldaketek bizi osorako kondenak posible egin dituzte, 3/4 edo 2/3 beteak dituzten presoei askatasuna eragotziz, legez dagokien erredentzioak ukatuz, 147 gizon- emakume daude egoera horretan.

Ildo honetan Iñaki de Juanaren auzia tinkotasunez azpimarratu nahi dugu, espaniar instituzioak kondena betea zuelarik iritzia delitu bihurtu eta 96 urteko kartzela eskaera zigorra eskatuz, muturreko neurriek neurri bereko erantzuna eskatzen dute. Bigarren gose-greba mugagabe hau erabakigarria izan daiteke, PSOE Iñaki hiltzen ari da, espetxe politika guda estrategia bihurtu dute eta guztion erantzukizuna da egoera honi aurrea hartu eta herri presioaz Iñaki bizirik etxeratzea.

Ezinezkoa da aurrera egitea errepresioa iraunaraziz, dispertsioaren bitartez sufrimendua elikatuz, gerra tribunalak egonkortuzŠ egoeraren larritasunaz jabetzea ezinbestekoa da, beranduegi izatea nahi ez badugu behintzat.

Aiala Manrike - Preso ohia eta gose grebalaria (Gasteiz)



Mejorar el futuro
Antonio Basagoiti pide el cese del concejal de EA Jon Aritz Bengoetxea porque la llamada izquierda abertzale ha presentado su candidatura a las elecciones municipales en Bilborock, local a cargo de la Concejalía de Juventud que gestiona.

Al margen de que los que reservaron el local son una asociación legal, me cuesta creer que el PP de Basagoiti prefiera regresar a la situación anterior, con atentados, asesinatos y hechos violentos cada dos por tres, con mucha gente amenazada (como el propio Basagoiti y Jon Aritz Bengoetxea, no lo olvidemos) que intentar alcanzar la paz por nuevos cauces, aprovechando cualquier oportunidad.

A veces pienso que tienen razón los que dicen que al PP le da réditos electorales la existencia de ETA.

Javier Sánchez-Beaskoetxea - Bilbo


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB emplaza a Zapatero a dar «pasos resolutivos»
Euskal Herria
Parisek Errea eta Larraz abokatuak espetxeratu ditu
Euskal Herria
El Gobierno español comunica contactos con ETA, pero sin novedades relevantes
Iritzia
La cita con ETA y el derecho de reunión
Mundua
Bush reconoce por primera vez que «no estamos ganando» la guerra de Irak
Euskal Herria
La movilización se abrió paso entre los autos judiciales y las filtraciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss