GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-21
Hirigintza planetan parte hartzeko exijitu dute Elorrion

ELORRIO

Herritarrak, merkatariak, alderdi politikoak eta auzo elkarteak biltzen dituen koordinadora berriak Arau Subsidiarioen hasierako onarpena biharko udalbatzako gai zerrendatik kentzeko eskatu dio EAJren alkatetzari, baita parte-hartze zabala bermatzeko ere. Hirigintza planak onartzeko jeltzaleek hartu duten prozedura legearen kontrakoa dela salatu zuen.

Izan ere, indarrean dagoen Lakuako Zoruaren Legeak 7.000 biztanle baino gehi-agoko udalerrietan plana onartzeko kontseilu aholkularia osatu behar dela eta horrek txostena aurkeztu behar duela agintzen duela azaldu zuten. EAJk, ordea, udalbatzarrera eramango ditu Arauak, «nahitaezko kontseilu hori eratu barik eta horrek egin beharko lukeen txosten barik».

Bestalde, Arau Subsidiarioei buruzko eztabaida zabala bultzatzeko, uztailean mahai soziala eratu zuten, eta herriko hainbat eragilek parte hartu zuten. EAJk berak esku hartu bazuen ere, biharko udalbatzara eramango duen proposamena mahai horretatik kanpo egin duela kritikatu zuten. Are larriagoa iruditzen zaie EAJk San Antonen industrialdea aurrez ikustea, herritarrak horren kontra azaldu direlako. «Argi ikusten da interesak daudela industrialdea martxan jartzeko edo lotuta uzteko legealdia bukatu baino lehen», salatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB emplaza a Zapatero a dar «pasos resolutivos»
Euskal Herria
Parisek Errea eta Larraz abokatuak espetxeratu ditu
Euskal Herria
El Gobierno espańol comunica contactos con ETA, pero sin novedades relevantes
Iritzia
La cita con ETA y el derecho de reunión
Mundua
Bush reconoce por primera vez que «no estamos ganando» la guerra de Irak
Euskal Herria
La movilización se abrió paso entre los autos judiciales y las filtraciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss