GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-21
Urtarrilaren 13an Altsasun biltzeko deia egin du EHBEk
Hezkuntza komunitatea osatzen duten guraso, herritar, irakasle, ikasle eta langileak, hezkuntza sistema nazionalaren alde lanean diharduten sindikatu eta eragileak... Denak daude Euskal Herriak Bere Eskolak urtarrilaren 13an Altsasun eginen duen bilera «erabakitzailera» gonbidatuta. Beharrak identifikatu eta erronketan adostea da asmoa.

DONOSTIA

«Euskal Herriko plaza bilakatuko dugu Altsasu urtarrilaren 13an, eta plaza horretan hezkuntza da dantzan jarriko duguna», jakinarazi zuten atzo Euskal Herriak Bere Eskolako kideek. Herri horretan bertan jaio zen elkartea duela ia bost urte; ordutik hezkuntza sistema nazionala eraikitzen dihardu, eta etorkizunean nora jo adosteko garaia dutela pentsatzen dute langileek.

«Aurrera begirako erronkak hitzartuko ditugu, eta horretarako herriz herri, auzoz auzo eta unibertsitatez unibertsitate jasotako ekarpenak hartuko ditugu eztabaidagai. Bilduko garenon artean adostasuna lortzea izango da helburua, parte-hartzean oinarritutako metodologia irekia erabilita», azaldu zuten prentsaurrekoan.

Goizeko hamarretatik hamaika eta erdietara eztabaida lantegiak izanen dira Euskal Herriko hezkuntza esparrua aztertu eta zein behar dituen jakiteko. Hiru hilabeteotako eztabaidetan gailendu diren gaiei buruz eztabaidatuko dute; etorkinez eta Bologna prozesuaz, errate baterako.

EHBEren erronketan ere adostuko dira, herriz herri jasotako ekarpenak plazaratu eta euren inguruan hausnartu eta gero. Aldarrikapen Taula berritua aurkeztuko du elkarteak, baita hezkuntza eskubideekin zerikusia duen proposamen zehatz ugari ere. Azkenik, atsedenaldiaren ondotik, goizean ateratako ondorioak eta hartutako erabakiak ezagutarazteko ekitaldia eginen dute, dantza, doinu eta bideo emanaldiekin. Ordu bi eta erdietan bertso bazkaria izanen da, eta bost eta erdietan haurrentzako saio irekia. Goizean ere gurasoek ez dute umeengatik kezkatu beharrik izanen, haurtzaindegi zerbitzua antolatu baitute.

Altsasukoa ez da bilera bakarrik izanen, beraz; jaia ere izanen da, Euskal Herriak Bere Eskolak heldu den martxoaren 23an bost urte beteko dituela ospatzeko balioko duena. Gurasoak, irakasleak, ikasleak, langileak, sindikatuak, eragileak... eta nahi duten herritar guztiak joan daitezke. Ehbeeuskaleskola.org helbidera idatzi, datuak eman eta zein lantegi interesatzen zaien zehaztu bertzerik ez dute egin behar.



Komunitate osoarentzako mintegiak

DONOSTIA

Hiru hilabete joan dira EHBEk III. Nazio Mintegiak abiatu zituenetik, eta ailegatu da egindako lana baloratzeko unea. Herri ekimenaren inguruan hausnartu, eztabaidatu eta erabakiak adostasunez hartzeko egindako hirugarren mintegiak dira eta, aurrekoekin alderatuta, parte-hartzea gehiago bultzatu dute, elkarteko kideek atzo azaldu zutenez.

«EHBEko barne eztabaida baino gehiago izan behar zutela ondorioztatu genuen, eta hezkuntza komunitate osoari eman nahi izan diogu iritzi, ekarpen eta kezkak plazaratzeko aukera», erran zuten.

Gure herriko hezkuntza esparrua nola aldatu den eta hezkuntza sistema nazionalaren aldeko ekimenak nola garatu diren aztertu dute; Euskal Curriculuma, Hezkuntza Akordioa, eskolak euskalduntzearen gaineko dinamika indartzea eta euskal unibertsitatea lortzeko urratsak, adibidez. Garapen hori kontuan hartuz, beharrak identifikatu dituzte.

Bertzetik, EHBEren erronketan adosteko eztabaidak egin dituzte hogeita hamar herri, auzo eta unibertsitatetan, eta hezkuntza eragileekin ere egon dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB emplaza a Zapatero a dar «pasos resolutivos»
Euskal Herria
Parisek Errea eta Larraz abokatuak espetxeratu ditu
Euskal Herria
El Gobierno espańol comunica contactos con ETA, pero sin novedades relevantes
Iritzia
La cita con ETA y el derecho de reunión
Mundua
Bush reconoce por primera vez que «no estamos ganando» la guerra de Irak
Euskal Herria
La movilización se abrió paso entre los autos judiciales y las filtraciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss