GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-21
Etiopiako soldaduen esku-hartzeak borborka jarri du Somaliako gatazka
Somaliako Epaitegi Islamiarren (UIC) eta behin-behineko Gobernua laguntzera Etiopiak bidalitako soldaduen arteko borroka gogorrak izan ziren atzo Baidoatik gertu. UICk ez du ondo hartu Etiopiak Somaliako gatazkan esku hartzea, eta herrialdetik alde egin ezean erasoak gogortuko zituela agindu zuen. Giroa erabat gaiztotuta iritsi zen Europar Batasuneko komisario Louis Michel. Bi aldeekin berba egin ostean, berriro negoziatzeko prest daudela esan zuen.

MOGADISCIO

Somaliako Gobernuko tropak eta Epaitegi Islamiarren Batasuneko (UIC) milizianoak elkarri erasoka aritu ziren atzo ere Baidoatik gertu. Etiopiaren esku-hartzeak tentsioa areagotu du eta borrokak inguruko herriak krisialdian murgilduko dituen beldur da Europar Batasuna. Somalia, “Afrikako adarra”, eskualde gatazkatsuan dago, Etiopia, Kenia eta Eritrearekin batera.

Giroa lasaitzeko xedez, EBk Garapen eta Giza Laguntza arloko komisario Louis Michel bidali du Somaliara bi bandoetako ordezkariekin berba egite- ra. Michel Somaliako behin-behineko Gobernuko presidente Abdula Yusufekin batzartu zen atzo, eta Epaitegi Islamiarren Batasuneko ordezkariekin ere hitz egin zuen. Michelen berbetan, bi aldeak negoziazioak berreskuratzeko prest zeuden.

Nolanahi ere, elkarrizketak zeuden bitartean, tiroak eta morteroak entzun zituzten Baidoa inguruko Daynunay eta Idale herrietako bizilagunek. Baidoa behin-behineko Gobernuak kontrolpean duen hiri bakarra da.

Somalia gobernu barik dago 1991tik, Mohamed Siad Barre diktadorea agintetik kendu zutenetik. Hurrengo urteetan gerraren jaunen arteko gerra sortu zen, 1994an behin-behineko Gobernua osatu zen arte. Yusuf gerraren jauna presidente bihurtu zen Etiopiaren babesarekin. Yusufen Gobernuak Nazio Batuen oniritzia dauka, baina Somaliako komunitate islamiarrak ez du onartzen, haren ustez, Yusuf Mendebaldeko interesen morroia delako. Gobernuak Kenian hartu zuen aterpe, etengabeko borrokaldien ondorioz ezin izan duelako Muqdishon ezarri. Praktikan, Gobernuak ez du Somaliaren gaineko kontrolik.

Aurtengo ekainean, gainera, Epaitegi Islamiarrek hiriburua ere bereganatu zuten. Etiopiak Yusufen Gobernu ahula laguntzeko ehunka soldadu bidali zituen Somaliara. Etsai historiko horren esku-hartzeak biziki haserretu ditu islamistak eta ultimatuma iragarri zuten Epaitegi Islamiarrek: soldadu etiopiarrek Somaliatik alde egin ezean, borrokak indartuko zituzten. Epea joan den asteartean bete zen eta borrokak ugaritu dira bi egunotan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB emplaza a Zapatero a dar «pasos resolutivos»
Euskal Herria
Parisek Errea eta Larraz abokatuak espetxeratu ditu
Euskal Herria
El Gobierno español comunica contactos con ETA, pero sin novedades relevantes
Iritzia
La cita con ETA y el derecho de reunión
Mundua
Bush reconoce por primera vez que «no estamos ganando» la guerra de Irak
Euskal Herria
La movilización se abrió paso entre los autos judiciales y las filtraciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss