GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-12-21
- Erraminta
Joko ona eta emozioa ez ziren falta izan Ezkurdin
·Iriondo eta Rekalde nagusi palan eta Alberdi III.a eta Lander zestan

GARA

DURANGO

Joko ona eta emozioa ez ziren falta izan atzo Durangoko Ezkurdin. Aurreneko neurketan, palakoan, Iriondok eta Rekaldek 43-45 irabazi zioten Fusto eta Torreri azken hamarrekoan 39-36 eta 43-41 galtzen joan ondoren. Bigarrenean, zestakoan, Alberdi III.ak azken bi neurketak galdu ostean garaipena lortu zuen. Hori bai, Landerrek bikain lagundu zion atzetik, batik bat sakearekin ­8 tanto egin zituen­, eta Alberdi I.ak eta Elizegik osatutako goi-mailako bikoteari 29-35 irabazi zioten.

Lehenbizikoan, Rekalderen hasiera bikainak, Iriondok ondo laguntzen ziolarik, aurreneko abantailak eman zizkien urdinei, eta 6-11 eta 12-18 aurreratu ziren. Tartea mantendu egin zen, baina Pablo Fusto eta Jon Torre hobeto jokatzen hasi ziren eta 33-34ra berehala hurbildu, eta handik gutxira 37-36 aurreratu ziren. Handik aurrera, emozioa eta parekotasuna. Fustok eskuinez min egiten zuen, baina Iriondok eta Rekaldek, 43-41 galtzen zirela, errenkan azken lau tantoak egin zituzten.

Berdintsu gertatu zen Munduko Txapelketaren ostean berriro ere Durangon ikus ahal zitekeen zesta partidan. Urdinak 1-6 aurreratu ziren, baina laster iritsi ziren berdinketak (11, 12 eta 13na), baita gorrien abantaila txikia ere. Ricardo Alberdi ondo zebilen errematean eta Adolfo Elizegi tinko eskuinarekin (17-13), baina han amaitu ziren gorrien itxaropenak, Anton Alberdik bideratutako 0-11koak 17-24 utzi baitzuen markagailua.

Dena erabakita zegoela zirudien, baina aldea estutzen joan zen apurka-apurka, 27-29ra iristeraino. Hala ere, eta gorriek soilik bi tantora jartzea lortu bazuten ere, Berriatuko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak berriro ere ihesaldi txiki bat egitea lortu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB emplaza a Zapatero a dar «pasos resolutivos»
Euskal Herria
Parisek Errea eta Larraz abokatuak espetxeratu ditu
Euskal Herria
El Gobierno español comunica contactos con ETA, pero sin novedades relevantes
Iritzia
La cita con ETA y el derecho de reunión
Mundua
Bush reconoce por primera vez que «no estamos ganando» la guerra de Irak
Euskal Herria
La movilización se abrió paso entre los autos judiciales y las filtraciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss