GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-21
Legea euskararen aldekoa izan dela adierazi du Sanzek
Ley del Vascuence delakoa defendatu du berriro Miguel Sanzek. Are gehiago, hizkuntzaren alde «diskriminazio positiboa» egiteko balio izan duela adierazi zuen atzo Radio Eus- kadin. Euskaldunen eskubideak eremuka banatzea egokitzat jo du. Eta eskubideak pertsonenak direla esan zuen, eta ez hizkuntzenak. Batasunak gogor kritikatu du.

IRUÑEA

Ley del Vascuence delakoaren bidez hizkuntzaren «aldeko jarrera diskriminatzaileak» hartu direla adierazi zuen atzo Nafa- rroako presidente Miguel Sanzek Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan. Legeari buruz galdetuta, egokia izan dela erantzun zuen, apur bat pentsatu ondoren. Herrialdeko hizkuntza errealitatearen neurrikoa izan dela gaineratu zuen; are gehiago, «euskararen alde jarrera diskriminatzailea izateko balio» izan duela adierazi zuen. Bere ustez, adierazleen arabera, dagokion baino babes handiagoa ematen dio euskarari Foru Legeak.

Ildo horretan, presidenteak ontzat eman zuen euskaldunen hizkuntza eskubideak eremu desberdinetan banatzea. Hori argudiatzeko hauxe esan zuen: «Nik ez dut hizkuntza eskubideetan sinesten, eskubideak pertsonenak baitira, eta ez hizkuntzenak. Ondorioz, hizkuntzak pertsonen askatasunetik abiatuta garatu behar dira, pertsonen komunikazio tresna aukeratzeko eskubidetik abiatuta».

Batasunak gogor kritikatu zituen Sanzek eginiko adierazpenak. «Bere gobernuak ez du inoiz euskararen alde ezer egiteko asmorik izan, desagertzea ez bada izan», salatu zuen prentsa adierazpen batean.

«Euskara ez erabiltzearren ‘Vascuence’ hitza erabili zuten legea izendatzeko. Hori euskarari dioten gorrotoaren lehen erakuslea da», aipatu zuen. Zonifikazioak nafarren eskubideen urraketa besterik ez duela ekarri ohartarazi zuen Batasunak. Alde horretatik, joan den larunbatean Iruñean Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu zuen manifestazioa ekarri zuen gogora.

«Nafarroako gizarteak garbi, ozen eta sarri adierazi du euskararen alde dagoela. Hor ditugu esaterako Nafarroa Oinez, matrikulazio datuak edo egin diren mobilizazio jendetsuak», plazaratu zuen.

Horrek guztiak lege berri baten beharra agerian uzten duela berretsi zuen. «UPNren hizkuntza politika suntsitzaile honen gainetik pasatuko gara eta ofizialtasuna onartzera behartuko dugu, hori baita nafarrok nahi duguna», gehitu zuen.

Miguel Sanzi erantzunez, egungo legearen helburua euskara zokoratzea dela helarazi zuen. «Eraso ororen aurrean», euskararekiko konpromisoa berretsi zuen. «Sanz eta UPNren gainetik euskarak aurrera egingo du Nafarroa osoan», nabarmendu zuen.

«Nafar guztiak gara hizkuntza eskubideen jabe eta subjektu. Pertsona eta hizkuntza ezin dira bereizi, Sanz jaunak maltzurki egin nahi duen bezala», eman zuen aditzera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB emplaza a Zapatero a dar «pasos resolutivos»
Euskal Herria
Parisek Errea eta Larraz abokatuak espetxeratu ditu
Euskal Herria
El Gobierno español comunica contactos con ETA, pero sin novedades relevantes
Iritzia
La cita con ETA y el derecho de reunión
Mundua
Bush reconoce por primera vez que «no estamos ganando» la guerra de Irak
Euskal Herria
La movilización se abrió paso entre los autos judiciales y las filtraciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss