GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-12-21
- Kirol-campusak euskaraz
200 gaztetxo Euskaltel, Tau eta Bidasoarekin

GASTEIZ

Gazteei kirolaz, aisialdiaz eta euskaraz batera gozatzeko aukera ematea helburu duen egitasmoa aurkeztu zuten atzo, Lakuako Gobernuaren egoitzan, Gasteizen:“Kirol-campusak euskaraz”.

8 eta 11 urte bitarteko gazteei zuzenduta, programa horretan 200 parte-hartzaile izango dira, eta era askotako ekintzak izango dituzte: kirolaren gaineko teoria (araubidea, bide-hezkuntza, elikadura, kirol-kazetaritza); kirolean jardutea, alderdi praktikoa; aisialdiko jolas-joko-osterak.

Guztira, hiru campus izango dira, hirurak aldi berean, abenduaren 26an goizean hasi eta 27ko arratsaldera arte, gau eta guzti. Erkidegoko lurralde bakoitzeko eredu den kirol-talde batekin arituko dira. Hala, Araban Tau Baskoniarekin batera saskibaloia egingo dute Gasteizen; Bizkaian, Euskaltel-Euskadirekin txirrindularitzan jardungo dute Derion; eta Gipuzkoan, Irunen, Bidasoarekin eskubaloia landuko dute.

«Campus horietan, gaztetxoek aukera izango dute talde bakoitzeko kirolari profesionalekin harremana izateko eta egun biotan haien bizimodua egiteko», azaldu du Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordeak. Harekin batera izan dira Miguel Madariaga Euskaltel Txirrindularitza Fundazioko presidentea, Carlos Izar Tau Baskoniako zuzendari nagusia eta Jose Angel Sodupe Bidasoa kirol taldeko presidentea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB emplaza a Zapatero a dar «pasos resolutivos»
Euskal Herria
Parisek Errea eta Larraz abokatuak espetxeratu ditu
Euskal Herria
El Gobierno español comunica contactos con ETA, pero sin novedades relevantes
Iritzia
La cita con ETA y el derecho de reunión
Mundua
Bush reconoce por primera vez que «no estamos ganando» la guerra de Irak
Euskal Herria
La movilización se abrió paso entre los autos judiciales y las filtraciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss