GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2007-01-05
- Idi-probak
Letearen uztarria izan da onena Deban

DONOSTIA

Debako idi-probak azkeneko txanpan sartuko dira gaur, astelehenean amaituko baitira. Orain arte hiru saio jokatu dira, eta Letearen uztarriak egin du markarik onena 43 plazarekin.

Gaur, 22.00etan, Izetaren, Garroren eta Zerainen idiak neurtuko dira. Bihar, 17.00etan eta 22.00etan hasita, Illarretaren, Artolaren, Anitxuren, Subinasen eta Telleriaren bi uztarri lehiatuko dira.

Etziko saioak ere bi ekinaldi izango ditu, eta orduan ere 17.00etan eta 22.00etan abiatuko dira probak, eta bertan izango dira Telleriaren, Lopategiren, Olidenen, Ixamaren, Frantxillaren eta Amalurren uztarriak. Azkeneko saioa, berriz, astelehenean jokatuko dute 21.00etan, Iketzaren, Illarretaren, Uzkudunen eta Txausonen idiekin.

Bestalde, Munitibarren amaitu berri diren zaldi-mando probak Urkiagaren abereak eraman ditu, amaieran 56 untze egin baititu. Izusko Urrutia aurretik eta Txutxi Larrazabal atzetik izan zituen itzain. Canonen aberea sailkatu zen bigarren, eta irabazleak zazpi untzeko aldea kendu zion.

Asto-probetan, berriz, Mendatan hasiko dira bihar bertan, 18.00etan. Maioraren, Erleagaren, Kobaren eta Legarraren astoak izango dira aurrez aurre. Etzi, ordu berean hasita, Kostiolaren, Legarraren, Aixerdiren eta Ametsagaren astoak izango dira. Gero, atseden hartuko dute, eta urtarrilaren 13an, 14an eta 15ean jarraituko dute lehian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB:«No se puede construir un proceso de paz sin compromisos recíprocos»
Euskal Herria
Interior de Lakua informa del hallazgo de un artefacto de 100 kilos en Atxondo
Euskal Herria
«Gazte antolakuntza eta borroka zigortu eta kolpatu nahi dute»
Ekonomia
Dos trabajadores mueren en Corella camino al trabajo
Mundua
Blair fuerza al DUP a retomar el proceso de paz ante la iniciativa republicana
Kultura
«Eskiatzen baino askoz hobeto»
Kultura
El corto «Eramos pocos», de Borja Cobeaga, aspira oficialmente al Oscar
Euskal Herria
Zapatero buscará acuerdos antes de dar explicaciones al Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss