GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2007-01-05
- Top 14
Biarritzek ezin du lo geratu amaieran ezusteren bat izan nahi ez badu
·Zuri-gorriak Bourgoin arerio zuzenaren zelaian arituko dira gaur 20.30tik aurrera

BIARRITZ

Larri hasi da oporren itzuleran Biarritz; izan ere, gaur egun sailkapeneko bosgarren postuan dago, eta Ligako azkeneko fasea jokatzeko estreinako lauretan izan beharra dauka.

Zuri-gorriak, ordea, ez dira denboraldi ona egiten ari, ez behintzat ligan, eta ordaina jasotzen ari dira. Azkeneko jardunaldian etxean Tolosaren aurka galdu zuten, eta porrot horrek sailkapeneko laugarren postutik at utzi zituen.

Horregatik gaur 20.30ean Bourgoinen zelaian jokatuko duen partida oso garrantzitsua da, zuri-gorriek atzeraka jarraitu nahi ez baldin badute. Irabazteak bakarrik balioko lieke zuri-gorriei, zaila izango baita aurretik dituen lau taldeek huts egitea.

Bourgoin, ordea, talde ona da, eta gauzak oso zail jarriko dizkio Biarritzi.Horrek ere lehendabiziko lauretan amaitzea ez du baztertzen, eta horretarako beharrezkoak ditu puntuak. Hori bai, jokalari asko faltako ditu gaurko norgehiagokan, eta hori Biarritzen mesederako izango da.

Sailkapenari begira jarrita, Biarritz bosgarren postuan dago 48 punturekin. Jokatu dituen hamazazpi partidetatik hamar irabazi ditu, eta zazpi, galdu. 379 puntu egin ditu, eta 257, jaso. Guztira 8 puntu gehigarri ere lortu ditu. Bourgoin postu bat atzerago dago, zortzi puntu gutxiagorekin. Zortzi partida irabazi ditu, eta bederatzi, galdu. 383 puntu egin ditu, eta 221, jaso. Guztira zortzi puntu gehigarri lortu ditu. Garbi dago talde zaila dela. Erasoan min handia egiten du, baina dituen atzelariak ere ez ditu makalak, maila nagusian punturik gutxienenetakoa jaso dituen taldea baita.

Jokalariei dagokienez, Thion eta Gaitan itzuliko dira lesioak gainditu ostean. Garrantzitsua izango da Gaitanen itzulera; izan ere, azkenaldian ez baitu zorte handiegirik lesioekin. Lealamanua, Hall eta Gobelet, berriz, ez dira arituko gaur iluntzean, hirurak ere min hartuta baitaude.

Azken orduko aldaketarik ez bada, honako hau izango da Biarritzen hamabostekoa: Lecouls, August, Avril, Thion, Couzinet, Dridi, Harinordoki, Lievremont, Yachvili, Peyrelongue, Bobo, Cabannes, Gaitan, Masi eta Gaitan. Hori baieztatzen bada, Noirot, Balan, Dellape, Carpentier, Dupuy, Bosch eta Dambielle aulkian geratuko dira aukeraren bat izateko itxaropenarekin.

Bourgoin, berriz, hutsune askorekin agertuko da zelaian, eta normalean aritzen ez diren jokalari batek baino gehiagok izango du hasieratik jokatzeko aukera. Horiek hala, Biarritz aterako da faborito, baina hori gero berdegunean erakutsi beharko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
LAB:«No se puede construir un proceso de paz sin compromisos recíprocos»
Euskal Herria
Interior de Lakua informa del hallazgo de un artefacto de 100 kilos en Atxondo
Euskal Herria
«Gazte antolakuntza eta borroka zigortu eta kolpatu nahi dute»
Ekonomia
Dos trabajadores mueren en Corella camino al trabajo
Mundua
Blair fuerza al DUP a retomar el proceso de paz ante la iniciativa republicana
Kultura
«Eskiatzen baino askoz hobeto»
Kultura
El corto «Eramos pocos», de Borja Cobeaga, aspira oficialmente al Oscar
Euskal Herria
Zapatero buscará acuerdos antes de dar explicaciones al Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss