GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-07
Baionako antzokiak lanen ondoren berezko estilo italiarra berreskuratu du
Ofizialki atzo inauguratu zuten Baionako antzokia, eta berritzeak erabateko aldaketa ekarri du. Antzoki zaharretik kupula besterik ez da gelditzen, baina hasierako izaera italiarra berreskuratu du. Guztiz zaharkituta gelditua zen antzokiaren berriztatze egitasmoa Maria Godlewska arkitektoak egin du, eta ikusle eta antzezleen arteko intimitatea ziurtatu du.

BAIONA

Kulturaren munduan eredu izatea nahi duten antzokiak Baiona Ipar Euskal Herriko hiriburu kulturala bilakatzea du helburu. Ikuskizun mota guztiak hartzeko ahalmena izango duen eraikin berria hiri erdian dago. Zaharkituta gelditu zen eraikinak orain erosotasuna eta entzuteko eta ikusteko kalitate hoberena eskaintzeaz gain, segurtasun neurriak betetzen ditu, elbarrientzako sarbideak ditu eta ikusgarri berritzaileek beharrezkoak dituzten eskaera teknikoak eskaintzeko prestatu dute.

Eszena Nazionalak eta Euskal Herriko kultura egiturek programan nahi bezainbeste emanaldi antolatu ahal izango dituzte antzokian. Ikusgarri mota guztiak hartzeko prestatu duten eraikina bilakatu dute berriztatzeek; antzerkiak, dantzak eta musikak ez ezik, zirkuak eta txikientzako ikuskizunek ere badute tokia. Horretara ailegatzeko egin dituzten lanak 5.250.000 euro kostatu dira.

Hasierako ideia antzeztokiari jatorrizko itxura ematea zen, urteetan egindako eraldaketek agertokiaren espazioa asko txikitu baitzuten. Baina gaur egun antzerkiaren bizitza aldatu egin da. Itzuliak egiten ari diren antzerki talde askok material asko eta sofistikatua erabiltzen dute, eta horretara egokitu behar izan dute eraikina.

Arkitektoak egitasmoa ikuslearen ikusgarritasunaren inguruan garatu du. Begiratzailearen ikuspuntua berriz hausnartu dute. Gaur egungo antzokiek zinemaren ikuspuntua eskaintzen dute; Godlewskak, ordea, Baionako antzokiak antzinako antzokien antza izatea bilatu du. Antzokia ikuslearen begirada goitik behera izan dadin moldatu dute.

Aretoak %35eko aldapa du orain. Hala, ikuslearen eta aktoreen artean hurbiltasuna izango da nagusi, eta, noski, askoz ikusgaitasun hobea lortuko dute. Agertokia hiru metro handitu dute eta modu horizontalean, orain 250 metro koadro neurtzen dituenez gero, ikuskizun handiei harrera egin ahal izango die. Palkoen kopurua handitu egin da. Lehenago 18 ziren, eta orain 35 izango dira; askoz atseginagoak, gainera.

Teknikaren arloan, kontrolatzeko gunea mugikorra izango da, eta horri esker, gela erabilgarria izango da. Beste alde batetik, makineria modernoa ezarri dute eta horrek dekoratu anitz erabiltzeko aukera eskainiko du.

Ateondoko gela txarteldegiak duen sarrera baino askoz handiagoa bilakatu da. Lehenago, 80 metro koadro zituen eta orain taberna eta erakustokia ere baden 350 metro koadroko gela handi bat izatera pasatu da. Tamaina aldatzeak tokiaren balioa ere aldatu du eta orain sarrera elkartzeko tokia bilakatu du arkitektoak.

Antzokiaren kokagunean oinarrituta, Godlewskak Askatasun plazatik eta ikuslearen eserlekura arte artea eta arkitektura elkartzen dituen ibilbidea egin du.



Dantza saioak estreinatuko du antzokia

BAIONA

Ririe-Woodbury dantza konpainiak “Alwin Nikolais” dantza antzerkia emanez hasiko du bihar, martxoak 8, Baionako antzokiak ibilbide berria. Hurrengo ikuskizuna antzezlan bat izango da, eta Pippo Delbono konpainiak agertuko du. «Urlo» obra martxoaren 27an izango da ikusgai.

Apirilean gustu guztietarako ikusgarriak izango dira. Theâtre du Chongqing konpainia bereziak “Opera du Sechuan” emanez hasiko du hilabetea hilaren 4an. Txikientzat “L’ oiseau bleu” emango du Tamanoir konpainiak hilaren 7an. Astebete geroago, 14an, Koldo Amestoyk “Harilka, du fil a la pâte” ikusgarria interpretatuko du. Komedia Frantsesak “Les grelots du fou” antzezlana apirilaren 26an ekarriko du Baionara. Hilabetea musika emanez bukatzeko, Herriko Etxeko antolatzaileek Harry Hallen eta Benny Green Trio kontratatu dituzte hilaren 28rako.

Baiona Euskal Kostaldea orkestrak bi kontzertu emango ditu: bata martxoaren 24an eta bestea maiatzaren 20an.

Maiatzean zirkua ere egongo da Feria Musica konpainia joango baita antzokira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El primer informe médico sobre Angulo no despeja las dudas de sus familiares
Euskal Herria
Cuando el cariño vence a la tristeza
Euskal Herria
Enviados de Aznar a ETA en 1999:«No pensamos que se vayan a rendir; no venimos a la derrota»
Euskal Herria
Acta de la reunion de miembros de ETA y tres representantes de Aznar
Euskal Herria
Alegria detalla al tribunal cómo sufrió torturas para imponerle una declaración
Euskal Herria
LAB llama a movilizarse a quienes desean una solución democrática
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea