GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-07
LABek salatu du emakumeek gizonek baino %36 gutxiago irabazten dutela
Martxoaren 8 dela-eta, LABek hainbat elkarretaratze egingo ditu bihar goizean. Emakumearen diskriminazioak lan munduan bere horretan jarraitzen duela frogatzeko, sindikatu abertzaleak zenbait datu jakinarazi zituen. Emakumeek gizonek baino %36 gutxiago irabazten dutela salatu zuen, beste gauzen artean.

DONOSTIA

Martxoaren 8aren atarian, emakumeek lan munduan izaten duten «bazterketa, diskriminazio eta prekarietateak» bere horretan jarraitzen duela frogatzeko helburuarekin, LAB sindikatuak zenbait datu jakinarazi zituen atzo.

Emakumeek gizonek baino %36 gutxiago irabazten dutela salatu zuen, baita kontraturik gabe dauden pertsonen %77 emakumeak direla nabarmendu ere. Kolektibo horren langabezi tasa Hego Euskal Herrian %9,2koa dela adierazi zuen; gizonezkoena, ordea, %5,3koa. Jarduera tasari dagokionez, emakumeena %47,5ekoa dela esan zuen; gizonezkoena, %67,9koa. Eta adibide emari hori bukatzeko, sindikatu abertzaleak nabarmendu zuen 17.400 emakume eta 9.700 gizon egoten direla langabezian urtebete baino gehiago.

Datu horiek eskutan, LABeko ordezkari Itziar Lopategik, Maixabel Gaztañagak, Ainhoa Etxaidek eta Bea Ugartek martxoaren 8a berdintasuna egunerokoan aldarrikatzeko dinamikei bultzada emateko eguna bilakatu behar dela aipatu zuten. Borroka horretarako LABek bere tresna espezifikoa baduela gogorarazi zuten, hots, Aukera Berdintasunerako Plan Estrategikoa.

«Sexu-genero diskriminazioaren aurka borrokatzeko estrategiak lantzen ari gara: Hitzarmen kolektiboen negozioazioan eta enpresetako lan hitzarmenetan, lan mundua eta bizi beharrak bateragarriak egiteko neurriak bideratzeko lanean ari gara. Baita emakume eta gizonezkoen artean lan-baldintza, eskubide eta aukera berdintasuna lortzeko neurriak sartuz ere», azaldu zuten.

Biharko mobilizazioei dagokienez, eskualde guztietan elkarretaratzeak egingo dituzte goizean. Ekimenak espezifikoak izango dira zenbaitetan. Izan ere, Metalgintzan emakumeen presentzia eskasa dela eta irakaskuntzan estereotipoak desagerrarazteko ordua dela salatuko baitute. Arratsaldean, hiriburu eta herrietan egingo dituzten manifestazioetan egongo da LAB.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El primer informe médico sobre Angulo no despeja las dudas de sus familiares
Euskal Herria
Cuando el cariño vence a la tristeza
Euskal Herria
Enviados de Aznar a ETA en 1999:«No pensamos que se vayan a rendir; no venimos a la derrota»
Euskal Herria
Acta de la reunion de miembros de ETA y tres representantes de Aznar
Euskal Herria
Alegria detalla al tribunal cómo sufrió torturas para imponerle una declaración
Euskal Herria
LAB llama a movilizarse a quienes desean una solución democrática
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea