Prostituzioa, genero indarkeriaren adierazgarri
BILBO
Manifestazio baten bidez Alderdi Feministak eta Lanbroa kolektiboak prostituzioa «emakumeen aurkako indarkeriaren muturreko adierazgarria» dela salatuko dute bihar. 7.30ean abiatuko da Arenaletik, baina aurrez, Bilboko auzoetan ibiliko dira; eguerdian emakumeen bazkaria egingo dute.
Talde hauetako arduradunen hitzetan, prostituzioa ekiditea posible da neurri ekonomiko, juridiko eta edukatibo egokiak hartuz gero. Horrez gain, hainbat erakunde eta komunikabidek ere emakumeei babes eman eta gradualki prostituzioa gutxitzeko ere neurriak hartu behar direla esan zuten. Era horretan, prostituzioaren inguruan dauden «ideia faltsuak» ezabatzeko lan egiten dela gaineratu zuten, hala nola, horretan aritzen diren emakumeak nahita aritzen direlako ustea.
|