Askatasun eta eskubide gabeko emakumeen itzala
·Emakumeen Mugimenduak eta Martxoaren 8ko Plataformak gogoan izan zituzten horiek
IRUÑEA-GASTEIZ
Bakoitzak bere aldetik emaniko prentsaurrekoetan, Emakumeen Mugimendua, Emakumeak mugimenduan izeneko taldea alde batetik, eta Martxoaren 8ko Plataformak, bestetik, bat egin zuten gehiengoa baino egoera are larriagoan dauden emakumeak gogora ekartzen.
Bigarrenak, Iruñean eginiko agerraldian, aipagai izan zituen duela jada 75 urte lortutako bozka eskubidea ere bermaturik ez duten emakumeak, legez kanpoko etorkinak, adibidez.
Emakumeen Mugimenduak Gasteizen eginiko prentsaurrekoan ere, eskubide eta askatasunak are mugatuago dituzten emakumeak ekarri zituen gogora, espetxeetan daudenak, hain zuzen. Horrela, Langraitzen daudenek haien aurkako erasoak salatzeko egiten ari diren borroka nabarmendu zuten.
|