Leiaren erantzuna Kontseilu Orokorraren erabakiari
DONIBANE GARAZI
2x2aren kontra dagoen Leia elkarteak egitasmoa 2x1ean uztea erabaki zutenetik izan diren kontraesanak nabarmendu zituen atzo plazaratu zuen prentsa agirian. Bestalde, Kontseilu Orokorreko Komisio Iraunkorrak 2x2 egitasmoaren bigarren fasea onartzea salatu zuen, horren inguruan dagoen testuinguru nahasia kontuan izanda.
Egoera horren aurrean hartu behar den bide berria erabakitzeko, Leiak martxoaren 24an Larzabalen arratseko zortziak eta erditan antolatu duen asanblada orokorrera gonbidatu ditu 2x2aren kontrako iritzia duten guztiak.
Jean-Jacques Lasserre eta Miguel Sanzen arteko kontraesanek egitasmoaren koherentzia falta erakusten dutela ikusita onartezina dela esan dute Leiako kideek.
|