GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-07
cintillo
Batasunak ez duela arduraz jokatzen adierazi du EAJk
·EAk eta EBk ere ez dute begi onez ikusi ostegunerako egin duten greba deialdia

EAJk gogor kritikatu zuen atzo ezker abertzalea, ostegunerako greba deialdia egiteagatik. «Ez diote erantzukizunik erakutsi euskal gizarteari», adierazi zuen EBBk adierazpen batean. Lakuako Gobernuko hirukoa osatzen duten beste bi al- derdiek ere, EAk eta EBk, deialdiaren kontra egin zuten.

BILBO

Gaur egungo egoeran «euskal gizarteari erantzukizunik ez erakustea» leporatu zien EAJ alderdiak Batasunari eta Arnaldo Otegiri, «horrenbeste tentsio eta itxaropenik eza luzatzen» dutelako.

Horrezaz gainera, EAJren EBBk atzo arratsaldean kaleratu zuen adierazpenean, greba deialdia egiteko «heriotzak eragindako doluminaz» baliatzea egotzi zion ezker abertzaleari.

Bide batez, EAJk ezker abertzaleko ordezkariei adierazi die «behingoz, ETAren babesik gabeko erabaki politikoak hartzeko beldurra gainditu behar» dutela.

Lakua osatzen duten beste bi alderdiek ­EAk eta EBk­ ere osteguneko greba deialdia kritikatu zuten. EAko idazkari nagusi Unai Ziarretak esan zuen gaur egun greba bat antolatzeak giroa asaldatuko duela bai eta tentsioa areagotu ere, etahorregatik ez dute uste egokiena denik.

«Pasa berri dugun asteburuan izan den tentsioa dela-eta, greba bat antolatzea ez da egokiena», adierazi zuen Ziarretak, LakuakoGobernuko Barne Sailak omenaldien aurka ezarritako debekuen aurka azaldu bazen ere.

«Azken gertakariek ustezko bake prozesuaren inguruan ezkor izatera bultzatzen gaituzte, baina baikorrak izan behar dugu oztopo guztiei aurre egin beher diegulako», gaineratu zuen Ziarretak.

EBren izenean, Presidentziako eledun Mikel Arana mintzatu zen, eta esan zuen osteguneko grebak bake prozesuaren eta elkarrizketa demokratikoaren aurka egiten duela, «amorratzea» eta «liskarra» areagotuko dituelako. Horregatik, Aranak «bizikidetza hondatu dezaketen proposamenak baztertzeko» eta «sentsibilitate eta ideologia desberdinak elkartzera bultzatzeko» deia egin zuen.

Alonso: «Debekatuko dugu»

Gobernu espainoleko Barne ministro Jose Antonio Alonso ere grebaren gainean mintzatu zen Berlindik. «Debekatu egingo dugu», nabarmendu zuen.

«Greba deialdi hori Alderdien Legea ezarrita legez kanpo utzi zuten proiektu politiko batean sartzen da, eta, beraz, ETA erakunde terroristaren inguruan sartu beharra dago. Horiek hala, talde terrorista bati ez zaio hori egiten utzi behar», esan zuen Alonsok.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El primer informe médico sobre Angulo no despeja las dudas de sus familiares
Euskal Herria
Cuando el carińo vence a la tristeza
Euskal Herria
Enviados de Aznar a ETA en 1999:«No pensamos que se vayan a rendir; no venimos a la derrota»
Euskal Herria
Acta de la reunion de miembros de ETA y tres representantes de Aznar
Euskal Herria
Alegria detalla al tribunal cómo sufrió torturas para imponerle una declaración
Euskal Herria
LAB llama a movilizarse a quienes desean una solución democrática
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea