GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-07
AB: «Ez dago Aberri Egun bateraturako baldintzarik»

BAIONA

«Aurten ere ez dago, maleruski, Aberri Egun bateratua egiteko baldintzarik», adierazi zuen, atzo, Baionan Abertza-leen Batasunak, zenbait harreman egin ostean, Nazio Garapen Biltzarraren (NGB) gomendioa eta eskakizuna jarraitzeko zuen prestutasuna argi utzita.

Andde Sainte-Mariek gogora ekarri zuen ABk hasiera-hasieratik parte hartu duela Nazio Eztabaida Gunearen desmartxan, eta ondo iritzi ziola indar abertzale eta autodeterminazio eskubidea onartzen duten erakundeei egindako deiari, baina, oraindik orain, egoera ez dagoela horretarako «aski heldua» nabarmendu zuen.

Horrenbestez, azken urteotan egin moduan, ABk Aberri Egun propioa antolatu du. Argi utzi nahi izan du, halere, «hemendik ordura arte aldaketarik balego, eta, gutxienez, goiz partean zerbait zabala eta bateratua egiterik balego», AB prest litzatekeela bere egitarauan dagozkion egokitzapenak egiteko.

Bitartean, gutxieneko moduan, NGBk proposaturiko lelo bateratua bere egin dute, eta, hortaz, aurtengoan «Euskal Herria nazioa!» izango da ABrena ere. Era berean, beren hautetsiei inplikazioa eskatuko diote ahalik eta herriko etxe gehienetan egun ho- rretan ikurrina jar dezaten eta gauza bera eskatuko diote beren jarraitzaileei, eta, oro har, abertzale orori.

ABk Heleta aukeratu du ospakizunetarako, Ipar Euskal Herriaren erdian dagoelako, herriko-etxe abertzalea duelako eta abertzaletasunaren historian kutsu berezia izan duelako, batez ere, gatazka politikoaren ondorio izan ziren hildako bi militante ­Popo Larre eta Maddi Heguy­ bertakoak zirelako.

Goizean, eztabaida antolatu dute Lizarra-Garaziko hitzarmenean parte hartu zuten alderdi eta sindikatu nagusietako ordezkariekin. «Euskal Herriak hitza, nola erabaki?» izenburuarekin alde bakoitzak autodeterminazioa garatzeko herri-kontsulta nola ikusten duen azalduko dute bertan. EAJ, EA, Aralar, Batasuna, Zutik, Batzarre, Ezker Batua, Ipar Euskal Herriko Berdeak eta ELA eta LAB sindikatuak gonbidatuko dituzte.

Ondoren, Heletako auzapezak harrera ofiziala egingo die, eta ohiko bazkaria eta dantzaldiarekin amaituko dute eguna.

Hitzaldia, atariko

Aldez aurretik eta Aberri Egunaren atariko, beste hitzaldi bat antolatu dute martxoaren 11n, goizeko 9.30etik goiti, Uztarizko Lapurdi Gelan. Lizarra-Garaziko garaitik hona egindako hausnarketaren haritik, egungo egoera eta gatazkaren konponbidean sumatzen den etorkizunekoa aztertu nahiko luke ABk.

Ikuspegi ahalik eta zabalena eskaintzeko helburuarekin hiru mintzakide izango dira gonbidatuak: Mikel Aramendi nazioarteko politikan aditua;Ramon Etxezarreta, egoera politikoaren iruzkingilea, eta, azkenik, Xabier Barandiaran Deustun zientzia politikoetan irakasle eta hainbat egunkaritan ere idazten duena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El primer informe médico sobre Angulo no despeja las dudas de sus familiares
Euskal Herria
Cuando el cariño vence a la tristeza
Euskal Herria
Enviados de Aznar a ETA en 1999:«No pensamos que se vayan a rendir; no venimos a la derrota»
Euskal Herria
Acta de la reunion de miembros de ETA y tres representantes de Aznar
Euskal Herria
Alegria detalla al tribunal cómo sufrió torturas para imponerle una declaración
Euskal Herria
LAB llama a movilizarse a quienes desean una solución democrática
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea