GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-07
Kanpoko adituen ekarpenak jasoko dituzte EH2020 lanek
Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua buru-belarri ari dira Euskal Herria 2020 plangintza prestatzen. Aztergai dituzten lau eremuen artean, ostiralean, ekonomiaz, enpleguaz eta formazioaz arduratzen den lan-taldearen lehen diagnostikoaren elementu nagusiak ezagutaraziko dituzte, eta kanpoko lau adituk iritzia emango dute.

BAIONA

Iazko irailean, Euskal Herria 2020 izenburupean, datozen urteetarako Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoaren garapen ildoak aztertu eta finkatzeko abiatu zuten hausnarketa prozesuan, ostiralean foro berezia egingo dute Ekonomia, Enplegu eta Formazio lan-taldeek orain artean egindako diagnostikoaz eztabaidatzeko.

Hautetsien Kontseiluko ordezkari Michel Veunac-ek eta Garapen Kontseiluko Bernard Darretchek uste dute, atzo, Baionan esan zutenez, lurraldeotako errealitateaz egindako hausnarketa «kanpoko begiradapean» jartzea komenigarria izango litzatekeela.

Hala bada, zenbait alorretan «oso jantziak» dauden hiru aditu gonbidatu dituzte ostiraleko eztabaida-forora. «Helburua ez da guri lezioak ematera ekartzea, beste begirada bat ukaitea baizik», esan zuen Veunacek, eta maiz askotan kanpotik beste ikuspegi bat izaten dela nabarmendu. Honakoak dira hiru «lekuko handitzat» jotakoak:Pierre Veltz, Jacques Beauchard eta Gilles Pennequin.

Lehen aditua, besteren artean, Parisen dauden hamabi unibertsitateak biltzen dituen ParisTech taldearen presidentea eta Zubi eta Errepideetako Eskola Nazionalean industria eraketan espezializatuta dagoen irakaslea da.

Bigarrena, berriz, Paris XII.a unibertsitateko soziologiako irakaslea da eta bertako Ikerketa eta Formazioa laborategiko burua. Jarduera ekonomikoak eta lurralde antolaketa dira, besteren artean, bere espezialitateak.

Azkenik, Pennequin lurraldeen antolaketaz eta euren arteko lehiakortasunaz arduratzen den DIACT erakundean goi mailako funtzionarioa da.

Lan-talde «bikaina»

Lan-taldeak egindako azterketa bideratu die adituei. Hain zuzen ere, bai Darretchek bai Veunacek lan-taldeak eta ekipo teknikoak egindako «lan bikaina» goraipatu zuten. Guztira 118 era- gile aritu dira egoeraren azterketa egiten, lau hausnarketa azpibatzordetan banaturik.

Bakoitzak eremu berezia mamitu du. Lehenak, kanpoko merkatura irekitako esparru ekonomikoak (turismoa, industria...) aztertu ditu;bigarrenak, hurbileko merkatuari loturiko jarduerak;hirugarrenak, enpresen ingururuarekin (lurzorua, garraioak, komunikabi- deak) zer ikusia duten gaiak; eta, laugarrenak, giza baliabideak, enplegua eta formazioa izan ditu aztergai.

Joan den irailean sortu zutenetik, hamaika bilera egin ditu alor ugaritan jarduten duten eragilez osaturiko lan-taldeak, eta ostiralean, bideo labur baten bidez, hausnarketaren ildo nagusiak ezagutzera emango dituzte Baionako Merkataritza eta Industria Ganberan, arratsaldeko bi eta erdietatik goiti egingo duten foroan. Tokiaren arabera, ekitaldia publikoari irekia izango da.



Urte amaierako proposamenek zehaztuak beharko lukete
Euskal Herria 2020 plangintzaren aztertze-fasea erdibidean da. Ekainaren amaierarako egoeraren diagnostikoa prest egongo dela aurrez ikusten dute; eta urtearen bukaerarako, berriz, landu beharreko proposamenak zehaztuko dituzte. Lau lan-talde nagusi ari dira udazkenean abiaturiko ahalegin horretan. Honako hauek: Ekonomia, Enplegua eta Formazioa; Goi mailako Irakaskuntza eta Ikerketa; Azpiegiturak eta Garraioa eta, azkenik, Osasuna eta Gizarte Politika. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El primer informe médico sobre Angulo no despeja las dudas de sus familiares
Euskal Herria
Cuando el cariño vence a la tristeza
Euskal Herria
Enviados de Aznar a ETA en 1999:«No pensamos que se vayan a rendir; no venimos a la derrota»
Euskal Herria
Acta de la reunion de miembros de ETA y tres representantes de Aznar
Euskal Herria
Alegria detalla al tribunal cómo sufrió torturas para imponerle una declaración
Euskal Herria
LAB llama a movilizarse a quienes desean una solución democrática
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea