GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-03-07
- Profesionalak
Boonen eta Petacchi garaipenak pilatuz doaz
·Flandestarrak Davis menderatu zuen;Petacchi, azkarrena Italian

BILBO

Tom Boonen gazteak denboraldiko zortzigarren garaipena erdietsi zuen atzo esprintean, Paris-Nizako 193 kilometroko lehendabiziko saioan. Bide batez, Quick Step taldekoa lider berria da gain-sariei esker.

Hotza eta euria protagonista izan ziren etapan, baina horrek ez zituen txirrindulariak makurtu. Izan ere, Zabriskie (CSC) estatubatuarrak hanka egin zuen 13. kilometroan, eta buru izan zen 51.ra arte. Dena den, ihesaldi nagusia ondoren heldu zen, Laurent (Agritubel) eta Auge (Cofidis) frantsesen eskutik.Guztira, 120 kilometro izan ziren tropelaren aurretik, eta hamar minutuko aldea ere lortu zuten.QuickStep eta Davitamon-Lotto taldeek, ordea, erritmoa bizitu zuten; helmugatik zazpi kilometrora lasterketa batu zen.

Azken metroetan, Davis (Liberty) Boonen ezustean hartzen saiatu zen; alferrik, ordea. Flandestarrak, indarrez gainezka, aise gainditu zuen Oiartzungo australiarra eta besoak altxatu zituen, berriro ere.

Gaur 200 kilometroko saioa izango da, ordekan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El primer informe médico sobre Angulo no despeja las dudas de sus familiares
Euskal Herria
Cuando el cariño vence a la tristeza
Euskal Herria
Enviados de Aznar a ETA en 1999:«No pensamos que se vayan a rendir; no venimos a la derrota»
Euskal Herria
Acta de la reunion de miembros de ETA y tres representantes de Aznar
Euskal Herria
Alegria detalla al tribunal cómo sufrió torturas para imponerle una declaración
Euskal Herria
LAB llama a movilizarse a quienes desean una solución democrática
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea