- Izotz Hockeya (Hormadi)
Angersen aurka hasiko ditu Ligako kanporaketak
DONOSTIA
Gaur bertan, 20.00etatik aurrera, hasiko da Hormadi Ligako Kanporaketak jokatzen, eta Angers hartuko du Angelun, La Barreko izotz jauregian. Hiru partidara jokatuko da, baina talderen batek estreinako biak irabazten baditu, hortxe amaituko da. Hormadik bederatzigarren amaitu du Liga, eta Angersek zortzigarren, eta hirugarren partida, behar bada, Hormadik kanpoan jokatu beharko du. Beraz, ahal bada estreinako bi partidak irabazi behar ditu Hormadik, hirugarrena oso zaila izango da-eta.
Lehen faseko azkeneko partidan 1 eta 3 irabazi zuen Dijonen izotz jauregian. Lehen zatian Solauxek aurreratu zituen lapurtarrak, baina gero etxekoek berdindu egin zuten. Bigarren zatian Lassallek eta Bellierrek egin zituzten golak, eta, hala, partida erabaki. Hirugarren zatian ez zen beste golik izan. Etxekoak saiatu ziren partida berdintzen, baina Hormadi ongi aritu zen.
|