- Saskibaloia (N1)
Denek Batek ezin izan du bigarren sailkatuarekin
DONOSTIA
Denek Batek partida zaila zuen asteburuan, bigarren postuan zegoen Limogesen kiroldegian jokatzen baitzuen, eta azkenean hamaika puntugatik galdu zuen (99-87).
4.000 ikusleren presioak eta etxeko taldearen jokoak kikilduta utzi zituen lapurtarrak, eta bigarren zatira bitarte ezin izan zuten zuten maila erakutsi; azkenean zati horretan gainean zuten zama guztia ezin izan zuten kendu. Lehen laurdenean nahiko ongi eutsi zieten, baina hala ere azkeneko segundoetan etxekoek ihes egin zuten, eta 21-17 amaitu zuten. Bigarren laurdenean tarte handia egin zuten etxekoek, eta 36-19ko partziala lortu zuten. Hirugarrengo partziala euskaldunena izan zen, azkenekoa bezalaxe, 20-28 eta 22-23. Hauek jokatu zuten: Brochard (4), Gayon (20), Fall (19; Dijon (5), Tandia (13), Penuisic (23), Barroillet (3),Duboquet, Cassus eta Duro. Laugarren jarraitzen dute, 41 punturekin.
|