GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-07
- Ohorezko B Maila
Gernikak doi-doi menderatu du Durango

DONOSTIA

Gernikak irabazi zuen larunbatean Urbietako zelaian jokatu zen euskal derbia. Hala ere, berde-beltzek uste baino askoz ere lan gehiago egin behar izan zuten Durangori 22 eta 20 irabazi ahal izateko.

Emaitza horri esker, Gernikak hirugarren postuan jarraituko du, bigarren dagoen Vigorengandik bi puntura. Durangok, aldiz, azken hirugarren jarraituko du, 20 punturekin, baina atzetik zuen Oviedok irabazi egin zuen, eta puntu bakar batera jarri da. Izan ere, ezustea izan zuen Oviedok, sekulako astindua eman zion Hernaniri 51-5 irabazita, eta emaitza horrekinHernani arriskuko postuetan sartu da, nahiz eta dena bere esku duen. 24 puntu ditu talde gipuzkoarrak. Lehendik lesio ugari izan ditu, eta Oviedon beste hiru izan zituen.

Ohorezko BMailarako igoera fasean, lehen kanporaketako joaneko partidak jokatu dira, eta bertan ari den euskal talde bakarrak, Gaztedi Gasteizkoak, garaipena eskuratu zuen Avilesen, Belenesen zelaian, eta arabarrek 27 eta 28 irabazi zuten. Beraz, gorri-beltzek lehen kanporaketa gainditzeko urrats handia eman dute, heldu den astean etxean jokatuko baitute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El primer informe médico sobre Angulo no despeja las dudas de sus familiares
Euskal Herria
Cuando el cariño vence a la tristeza
Euskal Herria
Enviados de Aznar a ETA en 1999:«No pensamos que se vayan a rendir; no venimos a la derrota»
Euskal Herria
Acta de la reunion de miembros de ETA y tres representantes de Aznar
Euskal Herria
Alegria detalla al tribunal cómo sufrió torturas para imponerle una declaración
Euskal Herria
LAB llama a movilizarse a quienes desean una solución democrática
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea