GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-03-15
Arau subsidiario berriak

Legorretan oraintxe onartu dira isilpean arau subsidiario berriak, eta, auzotarrekin hitz egin gabe onartu ere, eta jakina da arau horiek kalte nabarmena egiten dietela auzotarrei.

Kaltetuetako bat naizenez, jarduera bide hori salatu eta gaitzetsi nahi dut; izan ere, hortxe aurreko Udalaren jokabidea: orduko agintariek berriro baztertu behar izan zituzten aipatutako arauak, eta horre- tarako kaltetu guztiei iritzia eskatu zien, arauen ezarpenak eragin zitzakeen kalteak ahalik eta txikienak izan zitezen.

Itsasondon bi urteko epean herritarrekin hitz egin behar dute arau horiek, kaltetu guztiekin aztertuz, demokratikoki erabakitzeko. Jokabide hau askoz ere demokratikoagoa eta parte- hartzea bultzatzen duena iruditzen zait, eta begi-bistakoa da hemengo alkate jaunak erabili duen jokabidea guztiz bestelakoa izan dela; izan ere, hemengo jokabidea bortxaz ezarritakoa eta diktatoriala izan da, eta alkate jaunak esan ere esan du: «Ez dit eskuak dar-dar egingo desjabetzea sinatu behar baldin badut».

Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiet bere sinadurarekin salaketa honetara batu diren herritar guztiei.

Gloria Dorronsoro eta 136 sinatzaile gehiago - Legorreta



Sobreviviremos
He de confesar que salí desmoralizado de Ipurua el último partido, ¡Sí, es cierto! Incluso el optimista de Osintxu se desmoraliza a veces; pero una vez digerido el doloroso tanto del Málaga B, me recompuse por todo lo positivo que había visto esa tarde. Por un lado, el juego del equipo, que mereció ganar por goleada (qué pena de penalti) y por otro, el apoyo incondicional de la grada (incluso en la tribuna) que animó todo el partido sin desfallecer. Vi ilusión en la grada, vi fe en la salvación y vi una familia unida alrededor de nuestro querido Eibar. Y eso me da fuerzas y se las da a nuestros chicos (los jugadores). Precisamente la clave para lograr otras salvaciones milagrosas fue comportarnos como lo que somos, una gran familia, y sobre todo tener fe hasta el final, no tirar la toalla y seguir peleando aunque muchos ya nos hubiesen enterrado. ¡Esa es la clave! Estamos jodidos, sí, pero quedan 14 partidos (un mundo) y si exceptuamos el último en Madrid, hemos merecido ganar, por juego y ocasiones, los 6 últimos. ¿Alguien se ha parado a pensar cómo estaríamos si hubiésemos ganado en Huelva y al Málaga B? ¿O con los 5 puntos que esos hombrecillos de negro nos robaron en Elche y Albacete? Vamos a ganar al Almería (pero la grada debe estar entregada y animosa, como el otro día) y luego iremos a muerte a Castellón y si sacamos los 6 puntos como espero, nuestra situación sería infinitamente mejor que la de ahora; y todavía quedarían 12 partidos por jugar. Recuerdo que al ser preguntado Blas Ziarreta por la marcha de Jauregi a la Real Sociedad contestó: «Prefiero que se quede pero qué le vamos a hacer, sobreviviremos, somos el Eibar, siempre sobrevivimos» Por eso, gora Eibar, Beti Eibar!

Julen Torres - Socio y accionista de la S. D. Eibar



Eusko Jaurlaritza eta herri txikiak
Okindegira joaten naizen bakoitzean Eusko Jaurlaritzak merkataritza sustatzeko antolatu zuen kanpainaren kartela ikusten dut. Eta arrazoia du kartelak, dendek garrantzi handia dute herri edo hiriaren bizitzan, eta hori gizarteratzea ondo dago. Baina dendak ez dira herria bizirik mantentzeko faktore bakarra. Beste batzuk ere behar dira, eskola esaterako. Eta Hezkuntza Sailak, Bizkaian behintzat, ez du herri txikietako eskolen aldeko apustu garbirik egiten. Lagundu eta sustatu beharrean, malgutasunik gabe oztopoak eta arazoak jartzen ditu. Onartu onartzen du azken urteetan gainbehera joerari buelta ematen ari zaiola eta herri txikietako eskolak indarberritzen ari direla. Baina udalak eta gurasoak eragiten ari diren joera aldaketa horren aurrean zalantzak ditu jarrera bultzatzaile eta eraginkorra izan beharrean. Adibide gisa, momentu honetan Bizkaiko hiru herrik eskatua dute datorren ikasturtean eskola zabaldu edo ziklo berriak ezartzea. Eta orain arte ez dute baiezko erantzunik jaso. Herri txikiak handitzen ari zaizkigu gero eta jende berri gehiago etortzen ari baita. Baina horrek arriskuak ditu, herriak deskohesionatzeko arriskua, lo egiteko lekuak bilakatzeko arriskua. Eta Eskolak asko lagun dezake familia berrien integrazioan, arrisku horiek gainditzerakoan. Eusko Jaurlaritzak herriak bizirik nahi baditu, sail guztiek lurralde guztietan helburu horren alde egin beharko dute. Oso ondo dago merkataritza txikia sustatzeko kanpainak antolatzea, baina ez da nahikoa.

Sara Arnaiz - Lemoiz



«Orereta» urtekaria, herriaren leiho
Abiadura handiko gizartean bizi gara gaur egun. Askotan ahaztu ere egiten zaigu zer egin genuen joan den astean, eta, are gehiago, zer gertatu zen orain hilabete gure herriko kaleetan. Baina sona handiko gertaerek baino gehiago, eguneroko gauza eta ekintza txikiak dira norberaren bizia osatzen eta eraikitzen dutenak. Eta, zer esanik ez, herri baten historian.

Errenteria herria, esaterako, horren adibide garbia da. Horregatik jaio zen 1996an “Orereta” urtekaria, gure herriko herri mugimenduaren isla eta adierazle garbia izateko. Eta hala izan zen hiru urtez segidan, 1998a arte.

Zorionez, egitasmo eder bezain garrantzitsu horri segida ematea erabaki genuen iaz. Izan ere, eta hau ere zorionez, altxor preziatua izaten jarraitzen baitu gure herri maiteak: herri bizia eta dinamikoa, egunez egun eta arloz arlo, dozenaka taldek eta milaka herritarrek biziraunarazi eta erakitzen dutena. Eta bizitasun hori ezagutzeko nahiz ezagutarazteko leihoa izan nahi du “Orereta” urtekariak.

Modu honetara, urtekariaren bitartez, gure herri aberasgarriaren memoria historikoa elikatzen jarraitu nahi dugu. Iragana ikusiz eta ikasiz eraikitzen baita geroa. Aurrera jotzeko ezinbestekoa baita atzera begiratzea.

Eta benetan merezi du atzera egin eta tarte bat hartzea 2005ak Errenterian zer utzi zigun aztertzeko eta hausnartzeko. 2005. urtea jarduera ugariz eta bizitasun harrigarriz beterikoa izan baitzen gurean: urtarrilean 1975-2005 hamarkadei buruzko jardunaldietatik hasi eta abenduko San Tomas egunera eta Olentzeroren etorrera arte, gertakizun guztiak kontaezinak dira lerro hauetan.

Hemendik gutxira izango dugu/duzue horreta- rako aukera, otsailaren amaieran “Orereta 05” urtekariak argia ikustean. Urtekariaren fase berri honetan argitaratze data aldatu baitugu, urte natural guztian izandakoak aintzat hartu ahal izateko.

Ordura arte, ez adiorik.

Luis Elberdin, Mikel Hoyos, Mitxel Blanco, Eider Rodriguez eta Enara Lizarralde - Errenteriako herri mugimendua



Indignante
La situación que vivimos en Basauri es cada vez más indignante, hemos llegado a un descaro absoluto a la hora de hacer sus trapicheos. El último y más descarado caso es que el alcalde del PNV, el señor Rafael Ibarguen, ha enchufado a su hermana Yolanda Ibarguen en la residencia de ancianos de Basauri, y no de un puesto cualquiera sino nada más y nada menos que de “Coordinadora del Servicio de Auxiliares de Clínica de la Residencia Municipal de Basauri”.

Evidentemente no hay rastro de oposición ni concurso público de esa plaza, además el alcalde no da explicación alguna al respecto. Repentinamente aparece con este puesto y todos a callar. Olvidan que los puestos deben publicarse en los boletines oficiales y de la noche a la mañana Yolanda Ibarguen aparece en el BOB con ese puestazo.

Sin comentarios.

Luis Jiménez - Bilbo


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La UE despeja el camino a los tanques
Jendartea
Ehun hildakoren muga pasatu du birusak
Jendartea
El alcalde de Burlata pregunta «por qué no se avisó de la crecida a los vecinos»
Euskal Herria
Batasuna considera que PNV y PSOE están buscando «debilitar a la izquierda abertzale»
Euskal Herria
Telesforori «hilik ere beldur» ziotela agerian utzi zuen Poliziak orain 25 urte
Ekonomia
El tabaco y las rebajas frenan el incremento de precios en febrero y dejan el IPC en el 4%
Mundua
Hallados los cadáveres de 85 personas en Irak
Mundua
Los Milosevic tratan de forzar su funeral «con todas las garantías» en suelo serbio
Kirolak
«Dar consejos a Eulate... pero si él lleva más años en profesionales»
Mundua
El Ejército israelí asalta y destruye la cárcel palestina de Jericó
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea