GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-15
hegazti gripearen zabalkundea
Ehun hildakoren muga pasatu du birusak
Ehun hildakoren muga pasatu du hegazti gripeak, 101 baitira birusaren ondorioz zendutako pertsonak. Datuak datu, adituek lasaitasunerako deia egin dute eta ez dute uste pandemia baten arriskua areagotu denik. Hala ere, Osasun Mundu Erakundeak agertu duenez, gizaki bat hegazti gripearekin kutsatzen den bakoitzean kezkatzeko arrazoi bat dago. Hegazti gripea 2003an berriz agertu zenetik 177 lagun kutsatu dira, eta horietatik 101 hil dira. Vietnam izan da orain artean birusak bortitzen jo duen herrialdea, 42 pertsona hil baitira bertan eritasun horren ondorioz.

DONOSTIA

Azken egunotan Azerbaijanen hiru lagun hegazti gripeak jota hil direla baieztatu izanak hautsak harrotu ditu han eta hemen. Izan ere, ehun lagun baino gehiago akabatu ditu H5N1 birusak; 101, hain justu. Hala eta guztiz ere, Osasun Mundu Erakundeak lasaitasunerako deia egin du eta bertako zientzialariek ez dute uste pandemia baterako atea zabaldu denik. Gainera, eta hildakoak 101 badira ere, atzo oraindik OMEren datu ofizialetan 98 hildako agertzen ziren.

Guztira, 35 herrialdetara iritsi da H5N1 birus hilgarria, eta horietatik zortzitan hildakoak eragin ditu herritarren artean. Horri, gainera, gripeak jota hil diren edota horren ondorioz hil behar izan diren milioika hegaztiren galera gehitu behar zaio. Ondorioak, beraz, ez dira samurrak izan orain artean.

«Gizaki bat hegazti gripearekin kutsatzen den bakoitzean kezkatzeko arrazoi bat daukagu, eta egia da pandemia baten mehatxua gero eta indartsuagoa dela», adierazi zuen atzo OMEko kide Peter Cordingleyk. Hala ere, 2003an agertu zenetik birusak izan duen garapena ikusita, zientzialariek ez dute uste hegazti gripea gizakietara iristeko bideak azkartzen ari direnik.

«Birusaren mutazioa egon da, baina ez dago inolako frogarik mutazio hori pandemia bat eragiteko modukoa dela esateko», argitu zuen Cordingleyk.

Modu bertsuan mintzatu zen Frederick Leung ere. Hong Kongo Unibertsitatean Mikrobiologiako aditua da Leung, eta lan oso garrantzitsua egin zuen H5N1 birusaren aurkikuntzan. Berak ez du pandemia baten arriskua gertu ikusten. Honakoa esan zuen: «Ehungarren hildakoarekin ez daukagu pandemia baten arriskua gertuago lehenengo hildakoa egon zenean baino». Leungek gaineratu zuen: «Ehun hildakoren kopurua sinbolikoa baino ez da, eta estatistikoki ez da hain garrantzitsua birusa duela zortzi urte aurkitu zutela kontuan izanda». H5N1 birusa gizakietan Hong Kongen aurkitu zuten lehenengoz 1997an, eta sei hildako eragin zituen. Epidemia 2003 urtean agertu zen berriz.

Astelehenean Osasun Mundu Erakundeak emandako datuen arabera ­Azerbaijaneko hildakoak ez daude balantze honetan­, 2003an birusa berriz agertu zenetik 177 gizakiri eragin die heriotza. Vietnam da oraindik orain hegazti gripeak bortitzen astindu duen herrialdea, 93 lagun kutsatu baititu eta horietatik 42 hil dira. Hain justu, Vietnamen agertu zen gizakietan lehen kasua 2003ko urrian.

Kronologia beltza

2004ko urtarrilean haur bat zendu zen Thailandian birus hilgarriak jota. Guztira 22 lagun kutsatu eta horietatik 14 hil dira orain artean, herrialde horretan. Urtebete geroago, 2005eko urtarrilean, Kanputxean emakume bat agertu zen hilda hegazti gripeagatik. Guztira lau hildako izan dira herrialde horretan.

Urte bereko uztailean baieztatu ziren lehen hiru hildakoak Indonesian, eta orain artean 22 dira bertan hildakoak. Txina izan da beste kaltetuetako bat; gizakietan lehen kasua 2005eko azaroan agertu zen, eta, ordutik, hamabost lagun kutsatu dira eta horietatik hamar zendu.

Aurtengoari dagokionez, lehen kasuak urtarril hasieran agertu ziren Turkian, eta dagoeneko hamabi lagun kutsatu eta horietatik lau hil dira birusaren eraginez. Irak izan da hurrengoa kronologia beltz honetan, urtarrilaren 17an baieztatu baitzuten bertako agintariek bi lagun hil zirela gripeagatik.

Eta azken kasuak aste honetan bertan jakinarazi dituzte; Azerbaijanen hiru pertsona zendu dira.



Virus del Primer y del Tercer Mundo
Joseba VIVANCO

Recuerdo que comenzaban a aflorar los primeros nervios por la crisis alimentaria de las «vacas locas» ­más bien de los piensos fraudulentos­, cuando el presidente de un colegio veterinario vasco me sugirió: ¿A quién interesa todo esto? Por ejemplo ­me decía­, a quien produce harina de soja transgénica o a quien quiere vender carne a Europa y tiene excedentes, como Estados Unidos. Yo me pregunto, ahora que todavía la nueva crisis veterinario-alimentario-sanitaria de unos «pollos locos» nos deja reflexionar, ¿a quién interesa todo esto? Como en todo en esta vida, no hay mal para la mayoría que por bien no venga a unos pocos, ¿verdad, señor Chenney?

Mientras insuflamos saliva, tinta e ingentes cantidades de dinero para prevenir una hipotética pandemia gripal humana, que ¡maldita sea! no hemos logrado aislarla en el sudeste asiático, otro virus, éste de nombre impronunciable para nosotros, chikungunya, hace estragos en las paradisíacas y turísticas islas del Indico. De la isla de Reunión ha saltado a las Seychelles, a Mauricio, a Mayotte, ya van cerca de 200.000 contagiados y el brote se ha cobrado de forma indirecta la vida de 93 personas. ¿Y qué es eso, quiénes son ellos comparados con cualquier pato o gato griposos del Primer Mundo?

Esta semana, en el IV Foro Mundial del Agua que arranca en Méjico nos volverán a recordar los cientos de miles de niños que cada año mueren de diarrea, por falta de agua potable. Y mañana los que fallecen de hambre, o de malaria, o de paludismo, o de sida, o por malos tratos, o atropellados, o... víctimas todos, en definitiva, del virus de intereses que gobierna el mundo. Los Objetivos del Milenio de la ONU para 2015 no se cumplirán. Los fondos necesarios no llegan. Y a este paso menos. Esperemos que la pandemia pase de largo, por ellos. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La UE despeja el camino a los tanques
Jendartea
Ehun hildakoren muga pasatu du birusak
Jendartea
El alcalde de Burlata pregunta «por qué no se avisó de la crecida a los vecinos»
Euskal Herria
Batasuna considera que PNV y PSOE están buscando «debilitar a la izquierda abertzale»
Euskal Herria
Telesforori «hilik ere beldur» ziotela agerian utzi zuen Poliziak orain 25 urte
Ekonomia
El tabaco y las rebajas frenan el incremento de precios en febrero y dejan el IPC en el 4%
Mundua
Hallados los cadáveres de 85 personas en Irak
Mundua
Los Milosevic tratan de forzar su funeral «con todas las garantías» en suelo serbio
Kirolak
«Dar consejos a Eulate... pero si él lleva más años en profesionales»
Mundua
El Ejército israelí asalta y destruye la cárcel palestina de Jericó
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea