Justiziaren krisia salatu zuten atzo epaileek
BAIONA
Atzo estatu frantsesean epaileen sindikatuek antolatu zuten ekintza egunaren barnean, Baionako Justizia Jauregian hainbat talde eta sindikatutako epaile eta abokatuek ate irekien eguna antolatu zuten, gizarteak epaitegietan lana nola egiten den erakusteko. Egun horren beharra estatu frantsesean zeresan handia eman duen akats judizial baten ondorio gisa sortu da. Outreau afera erakunde judizialetan eta gizartean kataklismoa izan dela salatu zuten epaile eta abokatuek.
Epaileek legedian egiten diren aldaketak egingarriak diren ez dela aztertzen jakinarazi zuten, eta baliabiderik ez dizkietela ematen aldaketa horiek aurrera eramateko. Horrek justiziaren kalitatean duen eragina nabarmendu zuten, eta gizarteak bere buruari galdetu beharko diola nahi duen justizia zein den.
|