Durangaldea eta Ipar Uribe BBK sariketan taldeburu
BILBO
Igorren eta Derion jokatu dituzte aste honetan BBK Sariketako bi saioak, eta Busturialdea eta Lea-Artibai geratu ziren garaile.
Arratia eta Busturialdea neurtu ziren Igorren. Irati Bernaola, Illart Gomuzio eta Jaurek Zienkiewic ziren Arratiako kideak handien taldean, eta Manex Sagarna, Jon Agirre eta Iñaki Iturriotz txikienean. Aitor Beitia, Amaia Aurrekoetxea eta Olatz Ibarluzea ziren Busturialdeko handien mailakoak, eta Amaia Uribe, Ander Elortegi eta Amaia Jauregizar txikien mailakoak. 386 puntu atera zituen Busturialdeak, eta 355, Arratiak.
Derion jokatu zuten, bestalde, Ipar Uribe eta Lea Artibairen arteko saioa. Jone Uria, Peru Vidal eta Arrate Illaro ziren Ipar Uribeko handien mailakoak, eta Beñat Vidal, Miren Loizaga eta Itsaso Paia txikien mailakoak. Lea-Artibaiko taldean Aritz Iparragirre, Iñaki Urrutia eta Xabier Iturraspek kantatu zuten handien mailan, eta Oier Azula, Garikoitz Salcedo eta Lander Ibarluzeak txikien mailan. 383 puntu atera zituen Ipar Uribek eta 365 Lea-Artibaik.
Durangaldea doa A taldean lehen postuan, eta Busturialdea, bigarren. B multzoan, Ipar Uribe doa lehen, eta Lea-Artibai, bigarren. Datorren astean jokatuko dituzte Busturialdea-Durangaldea eta Lea-Artibai Bilboaldea saioak, eta finala hilaren 31n izango dute.
|