GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-17
Antolatzeko beharra berretsi du Duinak Gasteizen

GASTEIZ

Duinak azken hamar egunetan antolatutako Furgo Bira atzo amaitu zen Gasteizen. Prekarietatearen aurkako ekimen horren azken ekitaldi publikoan antolatzeko eta borrokatzeko beharra aldarrikatu zuten. «Antolatuz eta borrokatuz soilik lortuko dugu gure oinarrizko eskubideen jabe egin eta etorkizun duina erakitzea», nabarmendu zuten Duinakoek.

Furgo Biraren bitartez Taula Programatiko berritua Euskal Herrian zabaldu dutela adierazi zuten, baita zenbait herritan gazte eragileak sortu dituztela jakinarazi ere. «Baina hemendik aurrerako erronka itzela da. Herri bakoitzak bere borroka propioa izango du, baina koordinazioaren indarraz prekarietatea bere osotasunean borrokatu beharra dago, gazteon egoerari irtenbide globala emateko», nabarmendu zuten.

Furgo Birari amaiera egokia ipintzearren, manifestazioa iragarrita zegoen atzo gauerako Gasteizen. Goizean, berriz, Arabako hiriburuko zenbait ikastetxetan elkarretaratzeak egin zituzten ikasleek, “prekarietateari aurre eginez, bizitza duina eraiki” leloarekin.

Unibertsitatean ere elkarretaratzea egin zuten. Bertan, 75 gazte bildu ziren. Gazteek, ondoren, antolatutako hitzaldian parte hartu zuten. Hitzaldi horretan, lur zoruaren legea hizpide izan zuten bai Duinak baita Elkartzen elkarteak ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Jornada de normalidad, autos excepcionales
Euskal Herria
«La estrategia de guerra es ineficaz contra la izquierda abertzale y contra el ansia de paz»
Euskal Herria
Grande-Marlaska emula a Garzón: «Obedecieron la decisión de ETA»
Euskal Herria
Movilizaciones contra quienes «quieren obstaculizar un nuevo tiempo político»
Ekonomia
Estudiantes del campus de Baiona y de los liceos vascos se volcaron contra el CPE
Euskal Herria
El juez encarcela a Petrikorena e impone fianzas a Barrena y Díez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea