GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-17
Mauritania, Mendebaldeari laguntza eske
Estatu espainoleko eta Europar Batasuneko (EB) ordezkaritzak Mauritaniara bidaiatu zuen atzo etorkinen jarioari aurre egiteko «epe laburreko» konponbideak bertako agintariei eskaintzera. Mauritaniako agintariek onartu zuten egoera larri hori ezin dutela kontrolatu. Egun 10.000 eta 15.000 etorkin daude bertan itsasoratzeko prest.

YAKARTA

Estatu espainoleko Gobernuko ordezkariak Mauritanian izan ziren atzo, handik Kanaria uharteetara abiatzen den etorkin jarioari aurre egiteko baliabideak eskaintzeko. Mauritaniako agintariek laguntza eskatu zioten nazioarteari, baina bereziki Europari, bere ia mila kilometroko kostaldea kontrolatzeko tresnarik ez dutelako. «Mota guztietako laguntza behar dugu: hegazkinak, itsasontziak, ibilgailuak... ezin diogu jario horri aurre egin», onartu zuen Sidi Mohamed Ould Boubacar lehen ministroak.

Mauritaniako Gobernuko iturrien arabera, herrialde horretan 10.000 eta 15.000 inguru afrikar egoten da Kanarietarako bidaia prestatzen.

Estatu espainoleko Atzerri eta Barne ministerioetako ordezkariak, Kanaria uharteetakoak eta Europako Batzordeko aditua Mauritaniako goi agintariekin batzartu ziren. Bi aldeek «epe laburreko konponbideak» aztertu dituztela esan zuen Estatu espainoleko ordezkari batek, hau da, Mauritaniari patruilatzeko ontziak eskaini zizkioten baita etorkinentzako aterpetxeak eraikitzeko laguntza ere.

Bestalde, Mauritanian lanean dauden Estatu espainoleko hainbat GKE migrazioen inguruko azterketa egiten ari dira iazko urritik. MSFren esanetan, herrialde horretako kostaldera doazen etorkin gehienak Malitik eta Senegaldik datoz. Herrialde horietatik erraz igaro daitezke Mauritaniara, libre zirkulatzeko akordioa baitaukate. Estatu espainoleko ordezkaritza GKE horiekin eta ACNUReko ordezkariekin ere elkartu zen atzo.

Mauritaniak hiru milioi inguru biztanle ditu, gehienak musulman sunitak. Iazko abuztuan estatu-kolpe bat izan zen eta orduz geroztik militarren esku dago agintea. 1960 arte Estatu frantseseko kolonia izan zen. Independentzia lortu zuenetik, estatu-kolpeak eguneroko kontu izan dira.

146 afrikar Kanarietan atxilotuta

Horren bitartean, etorkin jarioak ez zuen etenik izan. Kanarietako agintariek bost kayuko eta patera atzeman eta 146 pertsona atxilotu zituzten. Dena dela, kostaldera iritsi ziren afrikarren kopurua handiagoa da, asteazken gauean lurreratutako patera bateko bidaiariek ihes egin baitzuten, Guardia Zibilak jakinarazi zuenez. Itsasontziak Tenerifera eta Gran Canariara iritsi ziren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Jornada de normalidad, autos excepcionales
Euskal Herria
«La estrategia de guerra es ineficaz contra la izquierda abertzale y contra el ansia de paz»
Euskal Herria
Grande-Marlaska emula a Garzón: «Obedecieron la decisión de ETA»
Euskal Herria
Movilizaciones contra quienes «quieren obstaculizar un nuevo tiempo político»
Ekonomia
Estudiantes del campus de Baiona y de los liceos vascos se volcaron contra el CPE
Euskal Herria
El juez encarcela a Petrikorena e impone fianzas a Barrena y Díez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea