GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-03-17
Iñaki Altuna
Ezin dute jasan

Ezin dute eztarri-zulotik pasatu. Ez PSOEk ez EAJk. Biek ala biek ezin dute jasan ezker abertzalea ditxosozko prozesu horren hasiera publikoan ­halakorik bada azkenean­ indartsu agertzea jendaurrean. Su-etenik bada, ETAren ahulda- deari egotzi nahi izango diote erabakia. Alderdien mahaia gauzatzen bada, Batasunak amore eman duelako osatuko dela aldarrikatuko dute. Espainiako eta Frantziako gobernuek inolako urratsik egiten badute noizbait, «terrorismoa» garaitu dutela esan nahiko dute. Baina, gaur egun, ezker abertzaleak erakutsi duen gaitasun pitinarekin horrek guztiak ez du sinesgarritasunik. Ezingo liekete herritarrei ziria sartu. Esan dezagun behingoz: prozesua hasia da dagoeneko, ezker abertzaleak lortu du irekitzea Anoetako proposamenetik hona. Beste kontu bat da, gero, hemendik aurrera aukera hori nahikorik mamituko ote den, edo euskal herritarren eskubideak zangopilatzen ari diren horiek zapuztu ote duten.

Hortxe ditugu, beraz, ezker abertzalea horrenbeste egurtzeko arrazoiak. Ez dute gogoko azken hilabeteotan ikusi dutena. Ez dute gustuko ezker abertzaleak erakutsi duen sasoi puntua. Greba eta mobilizazio eguna, esate baterako, ez dute zinez porrot gisa hartu, bestelakorik esan badute ere.

Hain zuzen, horregatik ari dira jo eta fuego independentistazaleen kontra; mintzaidetza kartzelatuz, errepresioa indartuz, espetxe politika gogortuz... Lanabes ideologiko guztiak ere martxan dituzte, gako politikoak desitxuratzeko eta ezker abertzalearen zama handitzeko. Lehengoan, Grande-Marlaskaren zaparrada hasita zegoela, bati entzun nion ­justu orduantxe­ ezker abertzaleak «negoziazio moldea gaurkotu» behar lukeela esaten. Jonan, noraino iritsi haiz, gizona. Esaerak dio antzara baten tankeran ibili, aritu, hegan egin eta orro egiten duena, seguru asko, antzara izango dela. Ez zekiat jelkideen soldatapekoa izango haizen, baina ez zirudik besterik. Halaxe ibili, ari eta orro egiten duk, behintzat. Hegan egiteari, berriz, aspaldi utzi hion.

Negoziazio prozesu ororen atarian beso-borroka normala ere badela entzun dut egunotan, herritarrok aldartea eta konfiantza gal ez ditzagun-edo. Halaxe izango da, baina beldur naiz ezker abertzalea ahultzeko saio horretan ari direnak bakerako bidearen aukera zapuztea ere ez zaiela axolako. Horrela bada, bi hitz baino ez: arduragabe madarikatuak! -


Iñaki Altuna - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Jornada de normalidad, autos excepcionales
Euskal Herria
«La estrategia de guerra es ineficaz contra la izquierda abertzale y contra el ansia de paz»
Euskal Herria
Grande-Marlaska emula a Garzón: «Obedecieron la decisión de ETA»
Euskal Herria
Movilizaciones contra quienes «quieren obstaculizar un nuevo tiempo político»
Ekonomia
Estudiantes del campus de Baiona y de los liceos vascos se volcaron contra el CPE
Euskal Herria
El juez encarcela a Petrikorena e impone fianzas a Barrena y Díez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea