GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-03-17
- Sokatira
680 kiloko irabazlea nor den jakingo da

DONOSTIA

680 kiloko txapelduna zein den jakingo da asteburu honetan. Etzi, 11.00etan, Abadiñoko probalekuan jokatuko baitute finala. Pisu horretan ez da orain arte saiorik jokatu, eta dena saio batean erabakiko da.

Honako talde hauek neurtuko dira: Abadiño A, Abadiño B, Ñapurrak, Altamira, Lagunak, Elgarrekin eta Berriozar. Bizkaiak hiru ordezkari izango ditu, Lapurdik bi eta Nafarroa Garaiak eta Nafarroa Behereak ordezkari bana izango dute finalean.

Faboritoa Abadiño izango da. Orain arte 600 eta 640 kiloko finalak jokatu dituzte, eta bietan haiek izan dira txapeldunak. Bietan, gainera, Gatika izango dute aurkaririk handiena, eta hori ez da finalean izango. Gainera, etxean arituko dira, eta hirugarren txapela lortzeko aukera ez dute alferrik galdu nahiko.

Aurretik, ordea, bihar, beste bi saio izango dira. Gatikan jokatuko dituzte 17.00etatik aurrera, eta bertan, 560 eta 480 kiloko saioak izango dira. Estreinakoan bigarren jardunaldia izango da; eta bigarrengoan, berriz, hirugarrena.

560 kilotan honako talde hauek hartuko dute parte: Abadiño A, Abadiño B, Altamira, Gatika A, Gatika B eta Berriozar. 480koan, berriz, hauek arituko dira: Gaztedi A, Gaztedi B, Badaiotz eta Girizia.

Bi pisu horietan ligaxka moduan izango da txapelketa guztia, eta puntuak pilatzea garrantzitsua izango da. 560 kilotan, lehen jardunaldian Abadiño izan zen onena, eta berriro irabaziko balu, txapela oso gertu izango luke. 480 kilotan, berriz, lehen jardunaldia Gaztedik bereganatu zuen, eta bigarrena Badaiotzek. Sailkapenean berdinduta daude.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Jornada de normalidad, autos excepcionales
Euskal Herria
«La estrategia de guerra es ineficaz contra la izquierda abertzale y contra el ansia de paz»
Euskal Herria
Grande-Marlaska emula a Garzón: «Obedecieron la decisión de ETA»
Euskal Herria
Movilizaciones contra quienes «quieren obstaculizar un nuevo tiempo político»
Ekonomia
Estudiantes del campus de Baiona y de los liceos vascos se volcaron contra el CPE
Euskal Herria
El juez encarcela a Petrikorena e impone fianzas a Barrena y Díez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea