GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-17
Marina, 47 urteko emakumea, hilik aurkitu dute etxe okupatu batean
Kiki otsailaren hamabostean zendu zen erietxean; Max martxoaren lehenean komuna publiko batzuetan hilik aurkitu zuten, eta hirugarren eskale bat zendu zen asteazkenean eritasun larri baten ondorioz. Marina izena zuen eta Baionako etxe okupatu batean aurkitu zuten 47 urteko emakumea. Elkarteek egoera larritzen ari dela salatu dute.

BAIONA

Marina izeneko 47 urteko emakumea hilik aurkitu zuten asteazkenean, Baionan. Emakumeak bi urte zeramatzan Baionako Saint Bernard bidean dagoen etxe bat okupatzen, eta bertan atzeman zuten Point Accueil Jour elkarteko boluntarioek.

Christian Murat elkarteko lehendakariak honako hau azaldu zuen: «Aspaldi zegoen gaixorik, eta bagenekien goiz edo berant horrelako gertakari bat izango zela. Ez zen sekula heldu negurako jarritako logeletara, baina gaixorik zegoela genekienez gero, askotan bera ikustera joaten ginen».

Duela hiru aste, izan ere, Baionako erietxera eraman zuten oso gaizki zegoela ikusi zutelako. «Gaixotasuna oso aurreratuta zeukala esan ziguten, baina Marinak ez zuen erietxean geratu nahi izan. Hamar egun zeramatzan oso larri, eta horregatik, egunero joaten ginen nola zegoen ikusteko. Joan den larunbatean elkartearen egoitzara etorri zen jantziak garbitzeko, eta oso gaizki ikusi nuen», gehitu zuen Muratek.

Gizarte laguntzailea joaten zitzaion egunero ikustera. Asteazken arratsaldean bisita egitera bertaratu zenean atzeman zuen hilik. Berehala suhiltzaileak eta Polizia deitu zituen. Point Accueil Jour-eko arduradunaren esanetan, emakumeak bi urte zeramatzan Baionan. Alemaniako Lorenz herrian sortu zela eta gutxi gehiago dakite haren familiari eta jatorriari buruz.

«Sufrimendu» handia

Marinaren heriotza hilabete batean izandako beste bi eskaleenari gehitu behar zaio. Joan den otsailaren 20an Kiki izeneko gizona zendu zen gaixotasun baten ondorioz Baionako erietxean; eta, martxoaren lehenean, berriz, Max aurkitu zuten hilik Baionako Saint Espirit auzoko La Republique plazako komuna publikoetan. Christian Muratek oroitarazi zuen: «Iaz hamar lagun hil ziren egoera berdintsuetan». Zerrenda luzatzen doa, baina Point Accueil Jour elkarteko lehendakariak ez zituen heriotza horiek baliatu nahi izan eskaerak egiteko. «Halere, argi adierazten dute arazoak daudela, eta heldu zaizkigun eskale horiek sufrimendu handiarekin bizi zirela», jarraitu zuen.

Marinaren heriotzak, berriz ere, egun, bereziki Baionan, Angelun eta Biarritzen, eskaleen aterpetze saileko egoera larria agertzen du. Christian Muratek azaldu zuen: «Gertatzen ari denak gure eskaerei arrazoi ematen die». «Arazoa larritzen doa urtez urte. Gure xedea eskaleak gizarteratzea da, baina osasun sailean aurkitzen ditugun arazo pisuek ez digute lan hori egiteko denbora uzten», azaldu zuen. Izan ere, hildako hirurek aurtengo negua oso gaizki igaro dute. «Sufrimenduari gizarte bazterketa eta droga eta alkohol mendekotasunak gehitu behar zaizkio. Arazo horiek osasuna kaltetzen lagundu baizik ez dute egin», bukatu zuen Christian Muratek.



Gaueko harreragunea, asteazkenean itxia

BAIONA

Abendu erditsuan eskaleak aterpetzeko abiaturiko gauerako neguko plana asteazkenean burutu zen. Hiru hilabeterako martxan jarria, hogeita hamar lagunek hartu dute aterpe gauero Point Accueil Jour, Atherbea eta Emmaus elkarteen egoitzetan. Baina gizarte laguntzarako elkarteek joan den ostiralean egindako elkarretaratzean salatu zutenez, beharrak geroz eta handiagoak dira. Urtebetean, hara joan diren lagunen kopurua %20 emendatu da; diru laguntzek behera egin zutela nabarmendu zuten, hain zuzen ere. «Arazoa urte osokoa da. Hiru hilabeteko plan batek ez du egoera inolaz ere konpontzen. Zer bilakatuko dira hiru hilabetez egoitzan ibili direnak?», galdetu zuen Muratek.

Irtenbide bat atzemateko, martxoaren 30ean Departamenduko prefetarekin biltzekotan dira. «Prefetari hilabete batez izandako hiru heriotzak oroitarazteko asmoa dugu, horrek argi adierazten baitu arazoa larria dela. Egoerari aurre egiteko baliabide gehiago eskatuko diogu bai eta hausnarketa sakona egiteko mahai bat martxan jartzea», adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Jornada de normalidad, autos excepcionales
Euskal Herria
«La estrategia de guerra es ineficaz contra la izquierda abertzale y contra el ansia de paz»
Euskal Herria
Grande-Marlaska emula a Garzón: «Obedecieron la decisión de ETA»
Euskal Herria
Movilizaciones contra quienes «quieren obstaculizar un nuevo tiempo político»
Ekonomia
Estudiantes del campus de Baiona y de los liceos vascos se volcaron contra el CPE
Euskal Herria
El juez encarcela a Petrikorena e impone fianzas a Barrena y Díez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea