GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-17
Gazteria erdibide amaigabean dela dio ikerketa batek
·Lan egiteko bizitzetik, bizitzeko lan egitera pasa den gizartean gaudela dio testuak

Bilbon aurkeztu zituzten atzo «Identitatearen eta politikaren kultura berri baterantz. Euskal gazteen joerak» izenburupean Euskal Herriko Unibertsitateak buruturiko ikerketaren ondorioak. Horren arabera, politikak, erlijioak, lanak eta hezkuntza arloak, besteak beste, gero eta leku gutxiago dute euskal gazteen bizitzetan.

BILBO

EHUk atzo Bilbon aurkeztutako ikerketak adierazi duenez, euskal gazteengan «aldaketa kultural oso gogorra» gertatzen ari da, batez ere adin nagusitasunera heltzeko aurkitzen dituzten traba guztien eraginez. Madrilgo Universidad Complu- tenseko soziologia katedradun eta ikerketa horretako zuzendari Alfonso Perezen arabera, gertatzen ari denaren azalpen garrantzitsuenetakoa da gizarte honek gazteei ez diela «uzten helduarora iristen».

XX. mendearen hasierako egoerarekin alderatuta, Perezek nabarmendu zuen garai hartan gaztea heldu bihurtzen zela lana, independentzia ekonomikoa, bikotekidea eta etxea eskuratzen zituenean. Gaur egun, aldiz, 16 eta 25 urte bitarteko gazteen %70ek ez du oraindik lau baldintza horietariko bat bera ere eskuratu. Haren esanetan, «gazteria erdibide etengabean dago. Jada ez dira ez gazteak ez helduak». Helduarorako tartea izugarri luzatzearen ondorioz, adierazi zuen Perezek, batzuek egoerari erantzuna ematen asmatzen dute eta beste batzuek ez, eta gehitu zuen azken horiengan oinarritu dela ikerketa.

Gazteen arabera, badira hainbat arlotako zenbait erakunde funtzionatzen ez dutenak. Arlo politiko eta sozialean, ikerketaren arabera, erakunde politikoek, erlijioak, lanak eta hezkuntzak garrantzia galdu dute, eta arlo sozialean, berriz, familiak, bikoteak eta sexu-harremanek.

Lanean, bestalde, hainbat «mundu» bereizi direla azaldu zuen Perezek: gizarte mugimenduena, lagun koadrilarena ­bizikidetzarako lokala prestatzearen ohitura gero eta zabalduagoa erakusten duena­, lanbidea eta zaletasuna uztar- tzearena, musikarako zaletasuna lanbide bihurtzearena eta merkataritza guneetako espazioa baliatzeko gazteek dituzten era ezberdinena.

Dikotomien apurketa

Katedradunaren esanetan, euskal gazteek «azpisistema» sortu dute, eta bertan, orain arteko hainbat erlazio eta dikotomia alde batera utzi dute: lana eta aisiaren arteko banaketa baliogabetu dute, baita lokala eta globala denaren artekoa, eta publiko eta pribatu denaren artekoa. Gazteek lanaren garrantzia erlatibizatu dutela gaineratu zuen ikerketaren zuzen- dariak, baita «euskalduna» kontzeptuaren estatusa alde politikotik kulturalera lekualdatu ere. Azken finean, hauxe ondorioztatu zuen Perezek: «Lanerako bizi zen gizarte batetik bizi ahal izateko lan egiten duen beste baterako pausoa ematen ari gara».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Jornada de normalidad, autos excepcionales
Euskal Herria
«La estrategia de guerra es ineficaz contra la izquierda abertzale y contra el ansia de paz»
Euskal Herria
Grande-Marlaska emula a Garzón: «Obedecieron la decisión de ETA»
Euskal Herria
Movilizaciones contra quienes «quieren obstaculizar un nuevo tiempo político»
Ekonomia
Estudiantes del campus de Baiona y de los liceos vascos se volcaron contra el CPE
Euskal Herria
El juez encarcela a Petrikorena e impone fianzas a Barrena y Díez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea