EZKER ABERTZALEAREN AURKAKO EKINBIDE JUDIZIALAK
Askatasuna: «Estatuek ez digute bidea erraztuko»
LABek, Askatasunak eta ANVk gogor salatu zuten atzoezker abertzaleko kideen auzipetzea eta kartzelaratzea. Une hauetan herritarren mobilizazioaren garrantzia nabarmendu zuten guztiek ala guzti, hain zuzen ere konponbide demokrati- koaren aldeko indarrak biltzeko. Normal=Normal=[S"","Normal","Normal"]
DONOSTIA
«Bai LABek, bai ezker abertzaleak, behin eta berriro esan dugun bezala, konponbide demokratikoaren alde gaude. Horre- gatik atera ginen kalera joan den astean eta aurrekoetan, eta horregatik jarraituko dugu kalera ateratzen behar den guztietan», adierazi zuen atzo LABeko Amaia Almiralek Donostia- ko Justizia Auzitegiaren aurrean, hain justu sindikatu abertzaleko idazkari nagusia, Rafa Diez, Auzitegi Nazionalean deklaratzen aurkitzen zenean.Askatasunak ere konponbide demokratikoaren alde jendartea aktibatzearen beharra nabarmendu du, eta errepresioaren aurkakomugimenduko kide Juan Mari Olanoren espetxeratzea gogor salatu du.Joan den martxoaren 9ko greba eta mobilizazio egunaren harira, auzipetu gisa Rafa Diezek, Pernando Barrenak eta Juan Joxe Petrikorena mahaikideak eta Arantza Zulueta abokatuak Auzitegi Nazional espainolean deklaratzeari ekiten zioten bitartean, Grande-Marlaska epailearen aurrean, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Auzitegien aurrean elkarretaratzeak egin zituen LABek ehun- ka lagunen parte-hartzearekin. Sindikatu abertzaleko komunikazio arduradun Txutxi Ariznabarretak, LABeko 250 afiliatu eta delegaturekin batera, Bilbon egindako elkarretara- tzean gogor salatu zuen «konponbidearen aldeko sabotajea». PSOEri eta EAJri ere argi zuzendu zitzaien «sabotajea, maniobra eta jokoen bidez bide txarretik» doazela ohartarazteko, prozesu negoziatzailearen irekieraren aurrean «posizio onuragarriak» eskuratzeko «tentaldiak» badituzte, ezker abertzaleko sei kideren auzipetzeaz ari zela.
«Herritarrei probokazioa» «Zapaterok eta PSOEk tentazioa badute sabotajeak, maniobrak eta jokoak erabiltzeko negoziaketa prozesuaren ireki- eran egoera onuragarria eskuratzeko, ezetz esaten diegu, bide horretatik oso gaizki doazela eta ez gaituztela gure karriletik aterako», adierazi zuen LABeko arduradunak. Juan Mari Olano Askatasunako kidearen espetxeratzearen harira, egoera «larriegia» dela adierazi zuen Ariznabarretak, eta Zapatero presidente espainolak azken gertaera horiek «gatazkaren konponbiderako prozesua hastearen guztiz aurkakoak direla» esan zuen, eta ongi aski dakiela gaineratu. Gobernu espainolaren ardura «erabatekoa» dela salatu zuen LABeko kideak. Hauxe esan zuen, gainera: «Euskal jendartearen gehiengoak gatazkaren konponbidearen aldeko prozesuaren irekiera defendatzen duenean, horrelako ekinbideak euskal jendarte osoari probokazioa egitea dira». «Gure apustua garbia da», esan zuen. Gatazkaren konponbidea ahalbidetuko duen prozesuaren alde «argi eta garbi» jarraituko dutela esan zuen Txutxi Ariznabarretak, eta «probokazio zein erasoen» aurrean «ezker abertzaleak mundu osoko baretasun eta ardura guztiarekin» jokatu duela esan zuen, baita «mundu osoko irmotasunarekin» ere. Askatasunak ere erabaki larritzat jo zuen Grande-Marlaskak aipatutako antolakundeko kide Juan Mari Olanoren espetxeratzea. Esan zuen Olanoren kartzelaratzea Igor eta Robertoren hilketen aurrean presoen alde eta dispertsio politikaren kontra konpromisoa azaltzeagatik gertatu dela, euskal presoak bahitu politiko gisa erabiltzeko erabakiari erantzuteagatik, hain zuzen ere. Olanoren espetxeratzearen aurrean dispertsio politika «are determinazio handiagoarekin» borrokatuko duela gaineratu zuen Askatasunak, baita mobilizatzeko deia egin ere jendarteari. «Gatazkaren konponbide demokratikoa eraiki behar du Euskal Herriak. Estatuek ez digute ezer oparituko, ezta bidea erraztuko ere», adierazi zuen errepresioaren aurkako taldeak. Ildo horretan, «borroka, erasoei erantzuna eta aktibazio soziala dira, eta izango dira, arrakastaren garantia bakarra», nabarmendu zuen Askatasunak, konponbidearen aldeko mobilizazioen garrantzia azaldu nahian. Baldin eta konponbidearen aldeko prozesuak aurrera egingo badu, baldintza demokratikoekin izan beharko duela esan du Askatasunak, baita hura lortze bidean «denon ekarpena beharrezkoa» izango dela gaineratu ere. Jendarteari parte hartzera dei egin zion. Ezker abertzalearen aurkako ekinbideari erantzuteko herritarrei dei egiteaz beste, Askatasunak «erronka berria» jarri nahi izan du agente politiko eta sozial guztien ikusmiran: «Bakoitzak bere molde eta maila finkatuta, estrategia horri harresi gaindiezina eraikitzeko mobilizazio orokorra definitzea». Erasoei erantzuteko eta konponbidearen alde mobilizatzeko beharra nabarmendu zuen LABek ere.
Movilizaciones en denuncia de la actuación judicial y la encarcelación de Olano y Petrikorena
DONOSTIA
Con el precedente del auto de prisión contra el dirigente de Askatasuna Juan Mari Olano, y recién conocida la noticia de la decisión judicial de encarcelar también al mahaikide Juan Jose Petrikorena, cientos de personas salieron ayer a la calle «contra la represión y por la solución democrática», en denuncia de las dos encarcelaciones y las últimas actuaciones judiciales contra la izquierda abertzale. En Zaldibia, localidad natal de Juan Mari Olano, cerca de un centenar de vecinos se manifestaron para denunciar la encarcelación de su convecino en Soto del Real. En Andoain, municipio de origen de Petrikorena, han convocado una manifestación a las 20.00 en la plaza Txitibar. En Usurbil, donde reside el mahaikide, también han llamado una manifestación a la misma hora para hoy. Por otro lado, y en denuncia por las últimas actuaciones judiciales emprendidas por la Audiencia Nacional española contra la izquierda abertzale, 150 personas se manifestaron en Donostia, 150 en Gasteiz, y otro centenar y medio de ciudadanos se concentraron ante la sede que el PSOE tiene en el barrio bilbaíno de Errekalde. En Elgoibar, localidad de Arnaldo Otegi, 70 personas se manifestaron contra las actuaciones judiciales señaladas, hasta que dos furgonetas de ertzainas, pertrechados con material antidisturbios, prohibió a los presentes pasar por delante de la casa del mahaikide de Batasuna. Además, en decenas de localidades de Euskal Herria también realizaron concentraciones contra la encarcelación de los dos representantes de la izquierda abertzale. En Ordizia se concentraron 25 personas, 60 en Azpeitia, 35 en Urduña, 25 en Trapagaran, 80 en Errenteria-Orereta, 10 en Plentzia, 7 en Leaburu-Txarama, 30 en Laudio, 50 en Algorta, 20 en Getaria, 50 en Irun, 18 en Anoeta, 20 en Elgeta y 30 en Zumarraga-Urretxu.
Erauskin: «Espetxeratzea okerreko erabakia da»
GASTEIZ Gasteizko Legebiltzarreko Ezker Abertzalea taldeko bozeramaile Nekane Erauskinek gogor salatu zituen espetxera- tzeak. Erauskinen esanetan, «okerreko erabakia» da Grande-Marlaskak erabakitakoa, adierazi duenez, gatazkaren konponbidean ez duelako batere laguntzen. Kartzelaratzea salatzeaz beste, Erauskinek esan du erabaki horien gainetik, bake eta normalkuntzarako prozesua egon egongo dela, batik bat euskal jendartearen gehiengoak horrela nahi duelako. Eusko Abertzaleen Ekintzak, ANVk, ere gogor salatu zuen ohar bidez Askatasunako kidearen kartzelaratzea, eta esan zuen «espainolen ekinbide fartsa» baten ondorio dela. «Isolatua ez den egoeraren zantzuak ditu honek. Hamaikagarren aldiz ezker abertzalearen burua ebaki nahian dabiltza, frankismo garaitik gaurdaino izan dituzten porrot guztiak kontuan izan gabe. Beste batzuetan ere iturriak dinamitatu dituzte, eta berdin-berdin jasoko dituzte porrotak», salatu du EAEk.
|