GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-17
2006ko Gazte Topaguneak babes zabala jaso du
·400 bat kolektiboren atxikimendua jaso dute, baita 500 pertsonarena ere

2006ko Gazte Topaguneak euskal gizarteko hainbat arlotako atxikimendu ugari jaso ditu; besteren artean, Realeko jokalariak, Bakaikuko edota Elorrioko alkateak, Josu Juaristi eta Martxelo Otamendi zuzendariak, bertsolariak eta 70 gazte asanblada eta gaztetxe.

BILBO

Aurtengo Gazte Topagunearen edizioak atxikimendu ugari jaso ditu, bai maila pertsonalean zein gazteen eskubi- deen defentsan lan egiten duten kolektiboenak, kirol, musika edota komunikazio arloak ahaztu barik. Apirilaren 14tik 17ra Etxarri Aranatzen egingo den Topaguneak 500 pertsonaren babesa jaso du, baita 400 bat kolektiborena ere.

Kirol arloan, aipatzekoak dira Realeko Mikel Aranburu, Mikel Labaka, Igor Jauregi, Gari Uranga eta Igor Gabilondo eta Eibarko Eñaut Zubikarai jokalarien atxikimenduak. Aratz Gallastegi errugbilariak edota Baiona Rugby taldeko Oskar Astarloak, eta surfean ezagunak diren Acero anaiek ere beren babesa eman dute. Oier Zearra edota Juan Martinez de Irujo pilotariek ere agertu dute beren sostengua.

Ehun musika talde baino gehiagok ere babestu dituzte topaketak, gehienak Musikherria herri proiektuaren partaideak. Proiektu horrek ere atxikidura erakutsi du. Horien artean daude Fermin Muguruza musikaria edota Kuraia eta Berri Txarrak musika taldeetako abeslari Fernando Sapo eta Gorka Urbizu, hurrenez hurren.

Jokin Uranga, Xabier Silveira, Fredi Paia, Ion Maia, Amets Arzalluz, Amaia Agirre, Oihane Enbeita eta Etxahun Lekue bertsolarien atxikimendua ere jaso dute.

GARA eta “Berria” egunkarietako zuzendariek ere, Josu Juaristik eta Martxelo Otamendik, Gazte Topagunea sostengatu dute. Aurreko urteetan Topagunea egin den he- rrietako alkate batzuek ere atxikimendua eman dute, Elorriokoak edota Itsasondokoak, esaterako, baita aurtengo edizioa egingo den Etxarri Aranazkoak eta inguruko herrietako alkate batzuek ere, Ar- bizu eta Bakaikukoak, tartean. Sakanako Mankomunitateko Gorka Ovejerok ere babesa agertu du.

Bestalde, Euskal Herriko hainbat herritako 70 gazte asanbladak eta gaztetxek babestu dute, baita Ikasle Abertzaleak taldeak, Duina gazte koordinadorak, gazteek kudeatutako proiektu komunikatiboak, Gaztesareak edota “Xirika”k ere, besteren artean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Jornada de normalidad, autos excepcionales
Euskal Herria
«La estrategia de guerra es ineficaz contra la izquierda abertzale y contra el ansia de paz»
Euskal Herria
Grande-Marlaska emula a Garzón: «Obedecieron la decisión de ETA»
Euskal Herria
Movilizaciones contra quienes «quieren obstaculizar un nuevo tiempo político»
Ekonomia
Estudiantes del campus de Baiona y de los liceos vascos se volcaron contra el CPE
Euskal Herria
El juez encarcela a Petrikorena e impone fianzas a Barrena y Díez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea