GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-03-18
Sonia Gonzalez - Idazlea
Gogoak

Eta orain gogoa edukiko nuke beste zerbaiten gainean berba egiteko. Momentu honetan gogoa edukiko nuke lehengo egunean «posada de los abrazos» delakoan hil ziren nire hiru auzokideen inguruan zuoi zerbait idazteko, esate baterako. Kontatu, adibidez, zelan ikusi nituen manifestazioan SuperMadrazo ultraheroi gorria eta Jon Aritz Bengoetxea kontzejal lapurra, zirkunstantzia aurpegiaz, heriotza horiekin zerikusirik ez balukete moduan. «Istripu tamalgarri» batengatik manifestatzen ziren, antza, zerbait «ekidinezin» salatzeko, dirudienez. Erantzukizunik ez omen zuen inork eskatzen eta, alta, eurei are gutxiago.

Kontatu nahi nizueke, besteak beste, zelan bizi diren gure herri «maitagarri» honetan lan bila eta mixeriari ihesi datozen lagunak eta zelako lan eskas eta umiliagarriak uzten dizkiegun,euskaldunak jenderik eta abegitsuena, jenderik eta majoena, jenderik eta integratzaileena garela pentsatu bitartean.

Itzel gustatuko litzaidake zutabetxo hau aprobetxatzea zuoi andra-gizonen gatazka esplikatzeko, horretan kontzientzia hartu eragiteko, zapalkuntzaren nondik norakoetan sakontzeko. Edota Euskal Herri hau ezkerretik eraikitzeko klabeetan eta gakoetan hausnarketa egin ahal izateko. Horretarako guztirako gogoa edukiko nuke momentu honetan.

Eta berdin-berdin gertatzen zait beste folio zuriren baten aurrean neure burua kokatzen dudanean. Poesian edo prosan murgiltzeko gogoa eta premia daukadanean, ez dakizue nora arteko gogoak izaten ditudan behar eta merezi ditugun beste gauza guzti horiek azalerazteko, paperera botatzeko, sentiarazi ahal izateko... Errudun sentitu barik, geure mundu txiki honetan gertatzen dabiltzan gauza guztiei muzin eginda, garrantzirik gabeko gauzetan denbora galtzen nabilela sentitu barik. Harremanetaz edo jendarteaz edo eguneroko gatazka txikietaz berba egitea arduragabekeria denik pentsatu barik, burua jan barik. Ez dakizue, benetan, zelako premia daukadan, zelako premia daukagun denok...

Hala ere, badirudi oraindik ez dela literaturarako denbora.

Badirudi, zutabe honetan ere errudun sentituko nintzatekeela azken egunetako ezer aipatu barik, Santutxuko okinaren semea omen den epaile horren gaineko ezer idatzi barik, PSOEren jokoaren inguruan ezer esan barik, geure bidea zein izan beharko litzatekeen ekarri barik, PNVren jarrera maltzurrari buruz deus azaldu barik.

Nahiko esan da eta esan egingo da. Aurrera egingo dugula ezelan ere, apustua horixe ei dela eta tinkoa ei dela.

Ez da kontu makala izango, gero! -


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Abogados recalcan que la «doctrina Parot» vulnera la Constitución y contradice cientos de sentencias
Mundua
El Consejo de Europa aprueba la primera condena internacional del franquismo
Mundua
Llegan a Tenerife los cuerpos de los 25 africanos hallados el miércoles
Kultura
La Plataforma Amárica anuncia su disolución tras cuatro años de trabajo
Jendartea
Liberan con éxito a una mujer en Cruces de una «tripa» de más de 60 kilos de peso
Mundua
Ante el secuestro de Saadat
Euskal Herria
Grande-Marlaska pone fecha a la comparecencia de Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea