GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-03-18
Floren Aoiz
Nafarroa Bairen zaindariak

Nafarroa Bairen aldeko idazkia irakurrita, Nafarroan maila bereko bi «zaindari» daude: beren burua navarristatzat jotzen dutenak eta «armen erabilerak dakarren zaindaritza edo begia». Harrigarria bada ere, armen erabileraz ari direlarik, ez dituzte Montejurrako eta sanferminetako sarraskien arduradunak aitatzen, ezta Gladis edo Mikel Zabaltza edo Berrueta hil zituztenak. Ez dira trantsizioan Nafarroa eta beste euskal lurraldeen arteko batasuna galarazi zuten espainiar indar armatuez mintzo. ETAri buruz ari dira! Beraz, ETA Nafarroako egoera baldintzatu duten bi botere faktikoetarik bat dugu. Eskutitzean maila goreneko beste azterketa politiko batzuk agertzen dira: «Bi Zaindariak ezin kaltegarriagoak izan dira lurralde honetarako». Eta gehiago ere bada, ETAren azken ekintzek sortutako «langabezia» aipatzen baitute UPNren jarduerarekin parekatuz.

ETAri gaitz guziak leporatzen dizkioten horien artean Nafarroako historia hurbilean aski ezagunak izan diren pertso- na batzuk agertzen dira, eta nola ibili diren jakinda, ongi ulertzen da ETArekiko obsesioa. Oraingo ETArekin, jakina, Estatutuaren alde lehergailuak jarri eta erasoak egiten zituen ETApm-rekin beste jarrera izan baitzuten.

Denak ez gara nafar amnesikoak. Batzuok hemerotekak maite ditugu. Horregatik, sinatzaileen artean integrazioaren eredu katrastrofikoaren defendatzaile sutsu bat baino gehia-go kausitu dugu. Serrano Izkok beharbada ahantzita dauka «Nafarroa Euskadin Estatuto honekin» zioen kanpaina, baina nik ez. Hura bai Nafarroaren aldeko estrategia azkarra, ezta?

Nafarroan pairatzen dugun egoera ez da ETAk sortua. Trantsizioan, Estatuak eta nafar eskuinak zatiketa inposatu zuten eta EAJk Nafarroa saldu zuen, Errepublikaren garaian bezala. Hiru herrialdeekin jarraitu zuten, Nafarroari euskalduntasuna ukatuz. Ordutik, ezker abertzalea izan da zati- ketari eta Nafarroako egoera ez-demokratikoari aurre egin dion indar bakarra.

Egia esan, ez dut ulertzen zer egiten duen EAk hainbeste porrot biltzen dituzten horiekin. Batzarrek, Aralarrek, EAJk eta «independente» horiek ez dute beste aukerarik, baina EAkŠ

Akaso norbaitek, ezker abertzalearekiko polemika bilatuz, EA lotu nahi du. Zalantza izpirik ez Nafarroa Bairen etorkizunaz? Ziur?

Bestalde, nor da Nafarroa Bairen zaindaria? Eta, batez ere, Nafarroan dago? -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Abogados recalcan que la «doctrina Parot» vulnera la Constitución y contradice cientos de sentencias
Mundua
El Consejo de Europa aprueba la primera condena internacional del franquismo
Mundua
Llegan a Tenerife los cuerpos de los 25 africanos hallados el miércoles
Kultura
La Plataforma Amárica anuncia su disolución tras cuatro años de trabajo
Jendartea
Liberan con éxito a una mujer en Cruces de una «tripa» de más de 60 kilos de peso
Mundua
Ante el secuestro de Saadat
Euskal Herria
Grande-Marlaska pone fecha a la comparecencia de Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea