GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-18
Rebeka Ubera - Aralarreko batzarkidea
Haurreskolak eta lan mundua

Familia eta lan mundua uztartzea, eta bereziki, emakumeak lan munduan jarrai dezan eta lan mundura hurbiltzea du helburu garrantzitsuenetako Haurreskolaren Partzuergoak. Horregatik ezinbestekoa da Haurreskolaren lan egutegia gurasoen, eta batez ere emakumeen, lan jardunarekin uztartu ahal izatea.

Hauxe bera izan du Aralarrek hizpide Legebiltzarrera aurkeztutako legez besteko proposamena argudiatzeko orduan. Ezinbesteko baldintza delako familia eta lan mundua uztartzen ahalbidetzea, berdintasunaren aldarrikapenean hitzetatik haratago joan behar dugulako.

Abenduaren 1ean Haurreskolak Partzuergoko langileek lan hitzarmena sinatu zuten, hango langileen lan baldintzak hobetuz. Aralarrek lan hitzarmen horren aurrean bere poza adierazi zuen, bere egunean, langileen euren baldintzak hobetzeaz gainera zerbitzuen kalitatea mantentzeko eta hobetzeko ezinbestekoa delako langileen egoera duina izatea. Baina, aldi berean, adierazi genuen lan hobekuntza horrek ez zeukala zertan Haurreskolak Partzuergoak eskaini beharreko egutegian eragin. Langileen lan jarduna urtean 212 egunera mugatzea ondo dago, baina ez zen inondik inora onargarria langileekin egindako hitzarmenean lan egutegia 212 egunetara murriztu izanak automatikoki zerbitzuaren egutegia jaistea ekartzea. Eta, horrekin batera, gorago aipatutako Haurreskolen Partzuergoak betetzen duen helbururik garrantzitsuenetarikoa bertan behera geratzea dakarrelako: amatasuna eta lan mundua bateratzeko bideak sortzea.

Hau guztia esatera nator, Eusko Legebiltzarrean eguenean adostu zirelako Haurreskoletako egutegia ez murriztean; Aralarrek hasieran aurkeztutako eskaria erabat onartu ez zen arren, 212 egunetik 221 eguneko egutegia osatzean adostu zirelako. Guk, Haurreskolak, urtean 226 egunez zabalik izatea proposatzen genuen. Martxoaren 15eko Hezkuntza Batzordean, erdibidezko zuzenketa bozkatu eta onartu zen, EHAKren abstentzioarekin eta beste alderdi guztien baiezkoarekin, eta argi geratu da Legebiltzarreko taldeek nahi dutela haur eskolen zerbitzu publikoa ona, kalitatezkoa eta lehiakorra izan dadila. Aralarren ekimenez, eta batzordearen erabakiz, Haurreskola zerbitzua 221 egunetara luzatzea eskatuko dio Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari.

Bestalde, batzorde horretan ere, sozialistek egindako zuzenketa bat onartu zen, hots, Haurreskoletan jantoki zerbitzua egoteko eskaria.

Poztekoa da, denon artean adostasunak lortzea, gabeziekin sortu zen zerbitzua hobetzeko asmoz. Poztekoa da, alderdi guztiek garbi izatea zerbitzu horrek duen garrantzia emakumeak lan munduan jarrai dezan eta lan mundura hurbiltzeko, bereziki landa guneetako emakumeentzat. Zerbitzu hau izan aurretik landa guneetan, familiek zailtasun handiagoak zituztelako lana eta familia uztartzeko. Udal txikietan, dituzten errekurtsoak kontuan izanda, ez baitzen posible era horretako zerbitzuak martxan ipintzea.

Denon esku dago Haurreskolak hobetzea, hutsuneak konponduz. Aralarrek behintzat horretan dihardu; horren alde egin zuen abenduan onartu ziren Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan, eta lanean jarraituko du proposamenak eginez kalitatezko Haurreskola publikoa benetan bermatzeko. Langileek baldintza duinetan lan egin dezaten, familiek kalitatezko zerbitzua izan dezaten, eta gure txikitxoenek benetako heziketan lehenengo pausoak emateko aukera izan dezaten. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Abogados recalcan que la «doctrina Parot» vulnera la Constitución y contradice cientos de sentencias
Mundua
El Consejo de Europa aprueba la primera condena internacional del franquismo
Mundua
Llegan a Tenerife los cuerpos de los 25 africanos hallados el miércoles
Kultura
La Plataforma Amárica anuncia su disolución tras cuatro años de trabajo
Jendartea
Liberan con éxito a una mujer en Cruces de una «tripa» de más de 60 kilos de peso
Mundua
Ante el secuestro de Saadat
Euskal Herria
Grande-Marlaska pone fecha a la comparecencia de Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea