GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-18
Jagoba Zulueta - Nazio Garapenerako Biltzarreko koordinatzailea
Nazio eztabaida gunea: nazio instituzio egokien alde

Julian Eizmendi Udalbide-Udalbiltzako presidenteak makina bat agerraldi publiko egin ditu azken egunotan erakundeak egin Batzar Nagusia eta EAren barne gogoeta bat direla eta. Badira, Eizmendik aditzera ematen dituen hausnartzeetan, pasatzen utzi ezin ditzakegun hainbat puntu. Hori dela eta, formazkoak eta edukizkoak diren ideia hauek helarazi nahi ditugu.

Lehenik eta behin, ika-mika honen esparruaren inguruan egin nahiko genuke. Kexu da Eizmendi, Eusko Alkartasunak ez duelako Udalbide-Udalbiltzaren baitan pausatu aipatu gogoeta eta hedabideetatik zabaldu delako. Berdina esan genezake guk. Izan ere, Nazio Eztabaida Gunetik edota Nazio Garapenerako Biltzarretik ez dugu inoiz Udalbide-Udalbiltzarekiko kritika publikorik egin eta ez da ulergarria, aurrez aurre izan ditugun harremanen arabera, Eizmendik gurekiko kritika publiko hori egitea besterik gabe. Arreta edo ardurak desbideratzeko jarrera dirudi horrek.

Bigarrenik, Nazio Eztabaida Guneaz egiten dituen hausnarketei erantzun nahiko genieke. Garrantzitsuena, Udalbide-Udalbiltzaren baitan bizi daitekeen ikuspegi ezberdinen edo zatiketen erantzukizuna Eusko Alkartasuneko kide batzuek Nazio Eztabaida Gunean duten esku hartzeari lotzea izango litzateke. Ez naiz ni izango alderdi horren gogoeta politikoen zio eta norabideaz hitz egingo duena. Baina arazorik gabe azpimarra nezake pertsona horiek Udalbiltzaren inguruan Nazio Eztabaida Gunean jasotzerik izan duten ideia nagusi eta kasik bakarra honakoa dela: Udalbiltza nazio instituzioa da, eta Euskal Herriak Udalbiltza erakunde egoki gisa behar du. Hori bermatze aldera, Udalbiltzaren berrantolatzearen alde egin dugu beti. Hori izan da gure ildo bakarra, Julian Eizmendik oso ongi dakien bezala. Garbi dago EAJk ez duela horrekin bat egin nahi, baina horrek ez du inolaz ere Nazio Eztabaida Guneari, EAJk eta EAk gai zehatz batean izan ditzaketen ikuspegi ezberdinduen eta horrek EAJri sortzen dizkion arazoen, erantzukizuna leporatzeko eskubiderik ematen.

Udalbiltzak egin beharreko lanaz behin baino gehiagotan egin dugu gogoeta Nazio Eztabaida Gunean. Eizmendi (maila pertsonalean, EAJko kide gisan edo Udalbide-Udalbiltzako presidente bezala) ez bada gogoeta horietan egon, hala nahi izan duelako da. Izan ere, ateak irekiak izan ditu beti eta irekita izango ditu aurrerantzean ere. Nazio eraikuntzaren bidean ahalik eta indar handiena bildu eta egituratu behar direla uste dugu eta ez dugu inoiz bazterketarik egin. Eizmendik bai egiten du, ordea. Lehenbizi Nazio Eztabaida Gunea ezker abertzalearekin parekatzen du ariketa murriztaile, interesatu eta oker baten bidez eta, jarraian, biolentziaren erabileragatik elkarlana ezinezkoa dela adierazten du. Ekuazio trakets horrekin Nazio Eztabaida Gunea biolentziaren erabilerarekin lotzen du, gurekiko elkarlana arbuiatzeko. Aitzakia eskasa eta argudio arriskutsua. Ez da lehenengo aldia EAJko kideek horrelako asoziazioak iradoki eta denbora batera epaile batek atxiloketa-espetxe-auzi bihurtzen duela. Ondoren, neurri horien ez ulertzea edo ergelkeriatzat jotzea eraginkortasunik gabeko jarrerak izaten dira.

Nazio Eztabaida Gunea Euskal Herriaz kezka dugun pertsona eta eragile askoren esparru zabala eta askotarikoa da. Egun, Euskal Herrian dagoen gune zabalena (lurralde guztietako lagunak biltzen dituelako), akotarikoena (nazio eraikuntzako esparru guztietako kideak biltzen dituelako) eta irekiena (ideologia eta pentsakera ezberdinetako jendeak dituelako barnean) da. Izaera horretatik, eta ulergaitza gertatzen zaizkigularik Eizmendiren adierazpenak, gure konpromisoak eta eskaintzak berretsi nahi dizkiogu: 1. Nazio eraikuntzan elkarrekin aurrera egiteko eskaintza egiten dugu berriz ere. Aurre baldintzarik gabe, izaera irekiaz eta eskuzabalez. Euskal Herriak erronka handiak ditu esku artean. Euskal Herria aintzat hartzen dugunon artean lanerako esparru komunak irekitzea eta garatzea derrigorrez onerako baino ezin daiteke izan. 2. Nazio Eztabaida Gunea Udalbide-Udalbil-tzako kideei zabalik dago, esku hartze horren moldea zehaztea ere beren esku dagoelarik.

Nazio Eztabaida Guneak Udalbiltzari dagokionean, arestian aipatutakoa bakarrik bilatzen du: Euskal Herriak behar duen nazio instituzio egokia bilaka dadila. Horretarako garbi dugu lehen urratsa zatiketa gaindituko duen berrantolatzerako urratsak egitea dela. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Abogados recalcan que la «doctrina Parot» vulnera la Constitución y contradice cientos de sentencias
Mundua
El Consejo de Europa aprueba la primera condena internacional del franquismo
Mundua
Llegan a Tenerife los cuerpos de los 25 africanos hallados el miércoles
Kultura
La Plataforma Amárica anuncia su disolución tras cuatro años de trabajo
Jendartea
Liberan con éxito a una mujer en Cruces de una «tripa» de más de 60 kilos de peso
Mundua
Ante el secuestro de Saadat
Euskal Herria
Grande-Marlaska pone fecha a la comparecencia de Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea