Milosevicen pozoiduraren hipotesia hankaz gora bota dute azterketek
Fausto Pocar Jugoslavia ohirako Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiko buruak jakitera eman duenez, herrialde horretako presidente ohia bihotzekoak jota hil zen, eta ez bestela, nahiz eta familiak pozoiduraren hipotesiari eusten dion. Edonola ere, Milosevic hil zen zentroaren funtzionamenduari buruzko kanpo-auditoria agindu dute.
HAGA
Jugoslavia ohirako Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiko presidenteak Hagan eskainitako prentsaurrekoan nabarmendu duenez, medikuek Slobodan Milosevici agindutako botika batzuen arrastoak atzeman dizkiote, baina ez toxikazioa eragiteko adina.Pocarrek adierazi duenez, Herbehereetan egin zaizkion txosten toxikologikoetan ez dute pozoiaren arrastorik topatu presidente ohiaren gorpuan. Haren esanetan, medikuek Milosevici agindutako botiken arrastoak aurkitu dituzte, baina ez toxikazioa eragiteko moduko kantitatean. Milosevien familiak presidente ohia pozoitu izana egotzi zion Hagako auzitegiari, egindako odol-analisi batean Rifampicina delako antibiotikoa atzeman baitzioten, hipertentsi- oaren kontrako botika, alegia. Pocarrek kazetarien aurrean nabarmendu duenez, Milosevici egindako azken azterketetan ez dute gai hori topatu, baina aitortu duenez, aurreko batean atzeman zioten. Adituen arabera, botika hori «laster batean» desagertzen da odoletik; beraz, ez zuen hil baino lehenago halakorik hartu. Prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Hagako Auzitegiak agindu du Milosevic hilda aurkitu zuten Scheveningengo espetxeko funtzionamenduari buruzko kanpo-auditoria egiteko. Presidente ohiak lau urte egin zituen han. Herbehereetako agintariek agindu zuten ikerketa independentea egiteko, Milosevicen gorpua hilaren 11n aztertu zuten medikuek ezin izan baitzuten heriotza zerk eragin zuen zehaztu. Herrialde horretako legediak eskatzen duen moduan egin zuten autopsia martxoaren 12an, Belgradeko bi mediku bertan zirela, Pocarrek nabarmendu duenez. Prozesua aztertu duten Errusiako medikuek ere ontzat eman dute egindako guztia.
Serbios y kosovares retoman el diálogo
VIENA Los representantes albano-kosovares y serbios iniciaron ayer en Viena, bajo la mediación de la ONU, la segunda ronda de negociaciones sobre el futuro estatuto de Kosovo, centrada en temas administrativos y prácticos, dadas las dificultades que persisten para lograr una solución definitiva. La ONU autorizó en octubre pasado la apertura de las negociaciones sobre el futuro estatuto de Kosovo y encargaron al ex presidente finlandés Marti Ahtisaari la mediación en ese proceso, iniciado el pasado 21 de febrero en la capital austríaca, con una reunión sobre la descentralización de la administración local en el enclave, que debería asegurar más derechos para las minorías. Los debates, presididos por el diplomático austríaco Albert Rohan en representación de Ahtisaari, tratan ayer de la descentralización, de la posición de las minorías, la protección del patrimonio cultural e histórico y de cuestiones económicas, mientras que sobre el estatuto definitivo las posturas parecen aún irreconciliables.
|