- Athletic
Etxeberria: «Gol aukera asko huts egitea ondo dauden seinale da»
·Celtak atzealdean lagatzen dituen hutsuneak aprobetxatu behar direla dio aurrelariak
BILBO
Athleticeko jokalariek badakite igandean aurrez aurre izango duten taldea sekulako denboraldia egiten ari dela, eta, horregatik, oso zaila izango dutela garaipenarekin bueltatzea. Etxean jokatu dituen hamahiru partidetatik, Celtak hamar irabazi ditu eta hiru besterik ez ditu galdu. Nahiz eta aurten Lehen Mailara heldu berria den iaz Bigarrenean baitzegoen, Europarako txartel bat lortu nahi du Liga bukatzeko geratzen diren partidetan.Joseba Etxeberriak berak zera aitortu zuen: «Erakusten ari diren joko maila ikusita, normala da sailkapenaren goialdean izatea. Talde gogorra da eta etxean garaipen asko lortu ditu. Gol aukera asko huts egiten dituzte, eta hori ondo dauden seinale da». Galiziarrek erasoko jokoa egitea dute gustuko, eta baloia izaten dutenean «oso eroso» sentitzen direla esan du elgoibartarrak. Athleticen lana, ordea, defentsan «sendo» egotea eta «baloia kentzea» izan behar dela azaldu du. «Atzealdean lagatzen dituzten hutsuneak aprobetxatu behar dira, baloia ez dutenean zailtasunak izaten dituzte-eta».
Aurrerapauso handia
Vigon jokatu eta gero, zuri-gorriek bi partida jarraian izango dituzte San Mamesen, eta, horregatik, berdinketa ateratzea emaitza ona izan daiteke. Hala ere, Etxeberriak honakoa adierazi zuen: «Puntu banaketa ona izango litzateke, gurekin dauden taldeak galtzen baldin badute. Baina, gure asmoa eta helburua irabaztea izango da. Oso garrantzitsua izango litzateke, behean dauden taldeek partida zailak izango dituztelako eta hiru puntuak lortuz aurrerapauso handia emango genuke».«Denok dakigu berdinketa bilatzera irteten diren taldeek azkenean galdu egiten dutela. Hala ere, kontuan eduki behar dugu partida askotan garaipena lortzeko gai ez baldin bazara, berdinketa bat ez dela txarra». Aurrelari gipuzkoarrak ez zion garrantzi berezirik eman nahi taldea egiten ari den joko eskasari «egoerak ez baitu asko laguntzen». «Guztiok dakigu partida onak eginez gero, errazagoa izango dela beti garaipenak lortzea, baina bi gauza horiek elkarrekin loturik doaz. Talde lan ona egitea da espero dudana», azaldu zuen. Joan den jardunaldian ezin izan zuen Cadizen aurka aritu, zigorturik zegoelako, eta astean zehar ez zuen gainerako taldekideekin entrenatu, baina igandean jokatzeko prest dago. «Ez daukat arazorik. Joan den astean bakarrik entrenatu nuen molestia txiki batzuk nituelako», adierazi zuen. Nahiz eta Clementek Celtaren aurka aterako duen hamaikakoa ezin izango den azken ordura arte jakin, Etxeberriak hasieratik aritzeko aukera ugari ditu. Ziur asko, Urzaiz aulkian geratuko da eta Adurizekin osatuko du aurrealdea.
Ultimo entrenamiento
M.A. BILBOLa primera plantilla rojiblanca realizará esta mañana el último entrenamiento en el que podrán preparar el partido ante el Celta. Será la primera ocasión de la semana en la que Clemente podrá contar con todos sus jugadores ya que debido al amistoso ante el Colorado Rapids y otros percances no ha podido entrenar con todos juntos. Ayer sin ir más lejos, casi la mitad de la plantilla no salió a los campos de fuera y los que lo hicieron apenas entrenaron tres cuartos de hora haciendo un poco de futvoley. Salvo sorpresa, el técnico rojiblanco no ofrecerá ninguna pista sobre el posible once con el que jugará en Balaídos. Murillo ha jugado con Heynckees de
pivote
Clemente no podrá contar con Pablo Orbaiz por acumulación de tarjetas en Vigo y Ander Murillo podría ser su sustituto en el centro del campo. El técnico rojiblanco probó con el donostiarra en esa posición en el partido amistoso ante el Colorado Rapids y según desveló ayer el propio donostiarra ya había jugado en alguna ocasión en esa posición con Heynckees saliendo desde el banquillo. Murillo dijo que está «preparado como todos los demás jugadores de la plantilla» y que si le toca salir intentará «ayudar y apoyar al equipo en todo lo posible». -
|